Apirileko azken larunbatarekin, apirilak 28, Sagardo eguna ospatzeko aukera izango dugu Oreretan. Urtez urtez handitzen joan den jai eguna da Sagardo eguna, eta larunbatean 59 sagardotegileren sagardoa probatzeko aukera izango dugu. Urtero? sagardotegi eta sagardogile bat omentzen da, eta aurten Lesakako Linddurren Bordako Juan Mari Lopez izan da omendua.

Hasieran Sagardo eguna arratsaldeko jaia bazen, azken urteetan egun osoko festa izatera pasa da. Aurten ere ostiralean 19:00etan udaletxeko areto nagusian sagardo kata egingo da enologo batekin, larunbata eguardian kata azkarrak ere egingo dira udaletxeko arkupetan eta egunean bertan egongo den azken berrikuntza sagardoa zerbitzatzeko bertako modua berreskuratzea izango da.

Milaka lagun biltzen dituen festa hau antolatzen herriko 18 elkarte aritzen dira, eta Zintzilik irratiko Erretegian antolatzaile lanetan dabilen Jon Gaztelumendi izan dugu Sgardo egunaren xehetasun, berrikuntza eta egitaraua azaltzen.

Entzun [audio:http://www.airean.net/zintzilik/public_html/audio/Dokumentuak/2012/Sagardo%20eguna%202012_120425.mp3]

Egitaraua:

– 12:00tatik aurrera: Euskal Jokoak, irrintzilariak, sagardo dastaketa, bertsolariak, dultzaineroak, trikitilariak, dantzariak, txistulariak.
– 18:00tatik aurrera: Aurkezpena, txalapartariak, irrintzilariak, sagardo dastaketa

Comments are closed.