Eleak mugimenduak prentsaurrekoa eman du gaur Oreretan. Bertan hurrengo egunetan D3m eta Askatasunaren aurkako epaiketak hasiko direla eta proiektu politikoen alde lan egitegatik 2 oreretar espetxean daudela, beste 6 lagunek espetxea jasan dutela eta espetxeratzeko arriskuan daudela, beste 3? oreretar epaiketaren zain daudela eta 150 pertsona baino gehiagori kargu politikoak izatea debekatu zaiela gogoratu dute.

Eleak mugimenduak eskubide guztiak proiektu guztientzat defendatzen ditu, eta horregatik larunbata honetan Donostian eskubi zibil eta politikoen alde egingo den ekitaldira eta maiatzaren 5ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko dei egin die herritar guztiei gaurko prentsaurrekoan.

Entzun [audio:http://archive.org/download/RuedaDePrensaEleakDeOrereta/ELEAK120424.mp3]

Info+: http://eleakmugimendua.info/2012/04/donostian-puzzle-erraldoia-apirilaren-28an/

Comments are closed.