Gipuzkoako erakunde ekologistek basogintza-politikan erabateko aldaketak eragiteko eskatu diete aho batez bilduri eta aldundiari.

Naturaren kontserbazioarekiko utzikeriak, baso naturalen desagertzeak eta basabizitzaren egoera larriak, Gipuzkoako 14 erakunde ekologista eta naturzale elkartu ditu, eta talde hauek aldundiari bilera eskatu diote. Bilera hauetan EAJren garaiko ekologismoarekiko eta natur kontserbazioarekiko bazterkeria alde batetara uzteko eskatu diote talde ekologistek Gipuzkoako aldundiari.

Erretegia informatiboetan Eguzki erakunde antinuklear eta ekologistako Garikoitzekin egon gara hitzegiten? gai honen inguruan, eta bide batez asteburu honetan Fukushimako zentral nuklearraren istripua gogoratzeko egin diren ekitaldien berri ere jaso dugu.

Entzun [audio:http://www.airean.net/zintzilik/public_html/audio/Dokumentuak/2012/Eguzki%2020120312.mp3]

Hona hemen komunikatu osoa:

Gipuzkoako erakunde ekologistak dagoeneko bi aldiz elkartu gara Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi eta Natur Inguruneko Zuzendaritza Nagusia gidatzen duten Bilduko arduradunekin: Julian Unanue zuzendariarekin (bietan) eta Jon Uriguen diputatuarekin behin.

Naturaren kontserbazioarekiko utzikeriak, baso naturalen desagertzeak eta basabizitzaren egoera larriak, Gipuzkoako 14 erakunde ekologista eta naturzale elkartzea eragin du. Elkarrekin partekatutako hausnarketetatik Foru Aldundiarekin hitz egiteko beharra ikusi dugu. Bilera hauetan EAJren garaiko ekologismoarekiko eta natur kontserbazioarekiko bazterkeria alde batetara uzteko eskatu dugu.

Pasa den ekainetik Aldundia arlo desberdinetako eragile askorekin (euskara, kultura, jendartea, enpresa, lana,?) bildu da, baina ekologistok guk geuk jarri behar izan dugu harremanetan sail horretako arduradunekin. Hasieratik natur kontserbazioa baztertzeko arriskua dagoela ikusi dugu, eta horregatik eskatu diogu Aldundiari gurekin ere maiztasun egoki batekin biltzen hasteko. Hasierako elkarrizketa hauetan, Aldundiaz gain, Gipuzkoako 14 taldeak eseri gara (9 natur talde, 2 ornitologia-talde, eta 3 talde ekologista).

Besteak beste, ekologistok eta kontserbazionistok Aldundiari eskatu diogu hamarkadetan zehar bultzatu den mendien artifizializazioa, eta milaka hektareatan egurra eskuratzeko espezie exotikoen landaketak egitea bultzatu duen basogintza-politika baztertzeko, bide batez, lobby forestal pribatuek agindutako politika deseginez. Bereziki, pinu landaketak, horien ustiaketarako egiten diren matarrasak edota horiei bideratuta egiten diren fumigazioak diru publikoz ez laguntzea eskatu dugu. Aitzitik, bertako baso eta habitat naturalak (pagadiak, hariztiak, artadiak, estuarioak edo ibaiak) era masibo batetan berreskuratzen hasteko inbertsioak handitzea da eskatu duguna.

Bestelako eskaerak ere luzatu ditugu; esaterako, basozale elkarteak eta ehiza federazioak jasotzen duten diru-laguntza birbideratzea, Udalen beren jabegoko baso naturalak berreskuratzeko laguntzak ezartzea etab. Horrela baino ez baita lortuko basoen eta biodibertsitatearen aldeko benetako politika egitea, eta behin betiko politika forestalista eta zinegetiko atzerakoiak eta suntsitzaileak baztertzea.

Hizketaldi horietan erronka berriak ere izan ditugu aztergai: esaterako, biodibertsitatearen kontserbazioa, naturaren kontserbazio aktiboa edota partehartze publiko iraunkorra (Biodibertsitateko Lurralde-Kontseilua sortuz ?) Aldundiaren kudeaketaren bizkar hezurra bilakatzea legealdi honetan.

Elkarrizketa hauetako atal garrantzitsua izan da ere Mendi Publikoen, naturgune babestuen eta Natura 2000 Sarearen kudeaketa moderno eta eraginkorra sustatzea. Gipuzkoako Mendi Publikoa bezala izendatutako 88 eremu daude, Natura 2000 Sarean 19, 4 Parke Natural ditugu, Babestutako Biotopo 2, Korridore Ekologikoen Sarea osatzen ari omen dira. Baina, inork ba al daki Foru Aldundia zertan ari den Ulia-Jaizkibelen, Aizkorrin, Motondon, Leitzaranen, Ernio-Gatzumen, Arno, Izarraitz, Oria ibaian, Aralarren, Aiako Harrian, ?? Guk ere ez dakigu zein den Foru Aldundiak babestuta edo babestear dauden eremu hauekiko duen ikuspegia, ez baitugu ezagutzen administrazio honek natur kontserbazioarekiko dituen asmoak.

Biodibertsitatearen galera eteteko premiazkoa da irizpide tekniko eta zientifikoak zehaztea, orain arte honetan interes- eta kudeaketa-ahalmen zuzena izan duten aipatutako bi lobby pribatuen (forestala eta ehiztariena) jarduna mugatuz. Lobby horiez gain, biodibertsitatearen kontserbazioarekiko bestelako ikuspegia dugun ahotsak kontuan hartzea eskatzen diogu Aldundiari. Lobby horienak ez bezala, gure interesak kolektiboak dira, guztiona den ondare naturalaren defentsa baita gure helburua.

Urte luzeetan baztertuak eta gutxietsiak izan gara, eta bada garaia egoera horrekin bukatzeko. Beraz, Bilduk esaten duena bete eta benetako partehartzea gauzatzeko eskatzera joan gara Aldundira. Ikusteko dago zein izango den erantzuna.

 

Idatzi honen sinatzaileak dira:

 

Arkamurka Natur Elkartea

Zumaia Natur Taldea

Zestoako Natur Taldea

Erkaxo, Azpeitiako Natur Taldea

Mutriku Natur Taldea

Okil Beltza Natur Taldea

Haritzalde Natur Taldea

Osina Natur Taldea

Landarlan Natur elkartea

Herrio Natur Taldea

Ugatza Ornitologia Elkartea

Itsas Enara Ornitologia Elkartea

Berdeak

Ekologistak Martxan

Eguzki, erakunde antinuklear eta ekologista

Donostian, 2012ko martxoaren 8an

————————————

LAS ORGANIZACIONES ECOLOGISTAS DE GIPUZKOA PIDEN UNANIMEMENTE A BILDU Y LA DIPUTACION QUE IMPULSE UN CAMBIO RADICAL EN LA POLITICA FORESTAL

Las organizaciones ecologista de Gipuzkoa nos hemos reunido en dos ocasiones con los responsables de Bildu que rigen la Direcci?n General de Montes y Medio Natural : con el director Julian Unanue (en ambas ocasiones) y con el diputado Jon Uriguen ( una vez).

La dejadez para con la conservaci?n matural, la desaparici?n de los bosques naturales y la garve situaci?n de la vida salvaje, nos ha conducido a reunirnos a 14 grupos naturalistas y ecologistas de Gipuzkoa. Las reflexiones que hemos compartido , nos han demostrado la necesidad de dialogar con la Diputaci?n. En dichas conversaciones, le hemos pedido que deje de lado la discriminaci?n que el ecologismo y la conservaci?n natural han sufrido en tiempos del PNV.

Desde el pasado junio, la Diputaci?n se ha reunido con diversos agentes sociales ( euskara, cultura, sociales, empresas, mundo del trabajo,?), pero los ecologistas hemos tenido que tomar la iniciativa de comunicarlos con el/los responsable/s . Desde el principio hemos visto que existe riesgo de que se margine la conservaci?n natural, raz?n por la cual le hemos pedido a Diputaci?n que se reuna con nosotros con la periodicidad adecuada. En estas primeras conversaciones junto a Diputaci?n nos hemos sentado 15 grupos ( 10 grupos naturalistas, 2 asociaciones ornitol?gicas y 3 grupos ecologistas).

Entre las peticiones que hemos realizado los conservacionistas y ecologistas a Diputaci?n destaca la de dejar de lado la pol?tica forestal que ha supuesto la artificializaci?n de los montes y la plantaci?n de miles de hect?reas de especies ex?ticas con el ?nico fin de producir madera, adem?s de acabar con la pol?tica impuesta por el lobby forestal. Pedimos que dicha pol?tica no se financie con dinero p?blico, particularmente las plantaciones de pinos as? como las matarrasas que se llevan a cabo para su explotaci?n o las fumigaciones que se realizan, dirigidas a dichas plantaciones. Por el contrario, pedimos que aumenten las inversiones en la recuperaci?n masiva de bosque aut?ctono y h?bitat naturales ( hayedos, robledales, encinares, estuarios o r?os ).

Tambi?n hemos hecho peticiones de otro tipo; como reorientar las subvenciones que reciben las asociaciones forestalistas y la federaci?n de caza, ayudas a los ayuntamientos para recuperar el bosque natural en los terrenos de propiedad municipal etc, etc. Puesto que no hay otra forma de llevar a cabo una pol?tica a favor de los bosques y la biodiversidad, as? como acabar definitivamente con la retr?grada pol?tica forestal y cineg?tica de ?siempre?.

En esas conversaciones tambi?n hemos hecho un an?lisis sobre los nuevos retos: como la conservaci?n de la biodiversidad, conservaci?n activa del medio natural o la participaci?n p?blica continua ( creando el Consejo Territorial de la Biodiversidad …) sea los ejes de la gesti?n de Diputaci?n para la actual legislatura.

Otro aspecto importante de est?s conversaciones ha sido la de impulsar una gesti?n moderna de los Montes P?blicos, espacios naturales protegidos y de la Red Natura 2000. En Gipuzkoa hay 88 espacios declarados Monte P?blico, 19 de la Red Natura 2000, 4 parques Naturales, 2 Biotopos Protegidos, que supuestamente conforman la Red de Corredores Ecol?gicos. Pero ?Sabe alguien que est? haciendo la Diputaci?n en Ulia-Jaizkibel, Aizkorri, Motondo, Leitzaran, Ernio-Gazume, Arno, Izarraitz, r?o Oria, Aralar, Pe?as de Aia, …? Tampoco sabemos nosotros cual es el punto de vista de la Diputaci?n respecto a estos espacios que est?n protegidos o en v?as de ser protegidos, ya que no conocemos las intenciones de esta administraci?n sobre la conservaci?n natural.

 

Para poner freno a la perdida de biodiversidad es urgente concretar los criterios t?cnicos y cient?ficos, limitando los intereses y la capacidad de gesti?n directa de la que han disfrutado los citados lobbys ( forestal y de cazadores) hasta la fecha. Pedimos a Diputaci?n que adem?s de a esos lobbys, tambi?n nos tengan en cuenta a los que tenemos otro punto de vista sobre la conservaci?n de la biodiversidad. Nuestro inter?s, al contrario que la de esos lobbys, es colectivo, ya que nuestro objetivo es la defensa del patrimonio natural de todos.

Durante largos a?os, hemos padecido menosprecio y exclusi?n, por lo que consideramos que ya es hora de acabar con esa situaci?n. Por consiguiente y con el fin de que Bildu cumpla lo que dice, hemos ido a Diputaci?n a pedir una verdadera participaci?n. La respuesta est? por ver.

 

Los firmantes de este texto:

Arkamurka Natur Elkartea

Zumaia Natur Taldea

Zestoako Natur Taldea

Erkaxo, Azpeitiako Natur Taldea

Mutriku Natur Taldea

Okil Beltza Natur Taldea

Haritzalde Natur Taldea

Osina Natur Taldea

Landarlan Natur elkartea

Herrio Natur Taldea

Ugatza Ornitologia Elkartea

Itsas Enara Ornitologia Elkartea

Berdeak

Ekologistak Martxan

Eguzki, erakunde antinuklear eta ekologista

Comments are closed.