Martxoaren 8a iritsi da eta urtero legez kaleratzeko deia jaso dugu.

Donostian manifestazioa arratsaldeko 19:30ean abiatuko da Bulebarretik eta urteroko zita honen arrazoiak bergogoratzeko Laurarekin egon gara hitzegiten.

Halere martxoak 8ko ospakizunak Oreretan ostirala arte luzatu dira, urtero legez emakumeen barrikotea egongo baita Iztietako Batasuna elkartean. Barrikotea amaitzerakoan ?Txintxetillak? ?Beldurti Kakati? Clown bakarhizketa egingo du, eta bererkin hitzegiteko aukera ere izan dugu Zintzilik irratiko Erretegian.

Entzun elkarrizketa [audio:http://www.airean.net/zintzilik/public_html/audio/Dokumentuak/2012/Martxoak%208%20eta%20barrikoteaz%2020120307.mp3]

komunikatua / Comunicado:

ERALDAKETA FEMINISTA IZANGO DA EZINBESTEAN!!

Martxoaren 8a heldu da beste urte batez, eta bagatoz feministok indartsu kalera, indartsu eta elkarrekin berriro ere. Gaur, inoiz baino gehiago. Guztion ahotan dabil krisia.

Krisi ekonomiko larria bizi dugula diote, baina guk badakigu hori benetako egia ezkutatzea dela. Dei diezaiogun gauza bakoitzari bere izenez. Agerian utz dezagun krisi hau matxista dela, krisi soziala dela. Sistemaren krisia eta zaintzen krisia.

Eraldaketa soziala, eraldaketa feminista eskatzen duen krisiaren aurrean gaude!

Botere neoliberalak, bereak eta bi egiteko baliatu du ?ezegonkortasun sozial? hau, aspaldian ikusi gabeko indarrez eta inoiz baino zilegitasun gehiagorekin. Horrela, krisi ekonomikoa deitzen dioten hau, ESKUBIDEEN krisi bihurtu da. Murrizketa ekonomikoei begiratuz gero, eskubideen murrizketa argiak ikus ditzakegu. Izan ere, zeintzuk pairatzen dituzte murrizketak? Hezkuntza, Zerbitzu sozialak, gazteentzat etxebizitzak lortzeko politikak, pentsioak, alargunen edota etorkinen eskubideak, besteak beste. Guk, argi daukagu eskubideen murrizketa horiekin klaseen eta sexu-generoen arteko bereizketa eta desberdintasunak areagotzen ari direla.

 

Horrez gain, eskuineko mugimendu kontserbadorearen erasoaldiak mehatxuan jartzen ditu urteen borrokari ezker feministok lortutako eskubide asko eta asko. Nabarmen geratzen dira atzerapausoak: abortuaren legea aldatu nahi dute, emakumeoi gure gorputzaren gaineko erabakiak hartzen ukatuz; tratu txarrak jasandako emakumeak babesteko neurri polizialak jarri nahi dituzte, non da gure askatasuna? Bizkartzain kontrolatzaileak erasotzaileei jar diezaietela!; euren programa politikoan ez da LGTBQI (lesbiana, gay, transexual, bisexual, queer edo intersexualen) kolektiboaren eskubideen inguruan planteamendurik azaltzen; eta indarkeria matxistaren aurka jarritako neurriek, legeek, biktimizazioa bultzatzen dute. Adi egon behar dugu! Eta adi gaudelako goaz eskubideen borrokan aurrera!

 

Guk argi dugu. Feministak ez gaude krisian eta borrokan jarraitzen dugulako lortu dugu Emakumeen aurkako indarkeria matxistari aurrea hartzeko eta biktimak artatzeko eta osatzeko Lege Aurreproiektua atzera botatzea! Bai, bai, lortu dugu! Zorionak! Eta abortoaren legean atzera egin ez dezaten lortuko dugu! Justizia soziala lortu arte borrokatuko dugu!

 

Eskuinari aurre egiteko indar feminista batuak behar ditugu. Horregatik, guk diogu: Krisi matxistari nan?i, eskubideen borrokan aurrera. Hainbeste diskurtso zuzen eta korrektoren artean, krisiaren aitxakipean emakumeok erabakiguneetatik kendu eta etxera bidali nahi gaituzte. Baina argi gera dadila: ezin da berdintasunerako politikarik egin emakumerik eta feministarik gabe. Emakumeok erabakiguneetan egon behar dugu, eta egongo gara!

 

Guk, aspalditik argi daukagu: krisi kapitalista honen aurrean aldaketa soziala behar dugu! Hortaz, Eskubide berdintasunean oinarritzen den aldaketa soziala nahi, behar, aldarrikatu eta exijitzen dugu!

Gaur egun bizi dugun abagune soziopolitikoan hainbat gune sortzen ari dira Euskal Herrian gatazkaren konponbidean lan egiteko. Baina argi izan dezagun, eta argi utzi diezaiegun, emakumeon eta feministon parte hartzea eta eragiletza ezinbestekoa dela. Eta gatazka honen barruan ere sexu-genero gatazka dagoela. Prozesu honetan Emakumeen eskubideen aitortza lortu behar dugu. Orain da garaia!

 

Sexu-genero gatazkari izaera politikoa eman behar zaio, klase eta nazio gatazkari bezalaxe. Benetan Matxismoarekin amaitu nahi bada, gatazka gisa identifikatu behar dugu. Izan ere, ze bake mota da ba, sexu-genero zapalkuntza bere horretan mantentzen bada?

Eraldaketa soziala abian da. Eta bertan gaude, eta egon behar dugu emakume guztiok. Eraldaketa feminista izango da, Ezinbestean!

 

Gora borroka feminista!

 

 

 

LA TRANSFORMACI?N SER?, NECESARIAMENTE FEMINISTA

 

Otro a?o m?s, otro 8 de marzo y aqu? estamos de nuevo otra vez, las feministas juntas y con muchas ganas. Hoy m?s que nunca.

 

Todo el mundo habla de la crisis, de una gran crisis econ?mica, pero nosotras sabemos que esto es una falacia. Llamemos a cada cosa por su nombre, dig?moslo clarito, esta crisis es una crisis machista, social; es la crisis del sistema y de los cuidados. Por eso exige una profunda transformaci?n social, una transformaci?n necesariamente feminista.

 

El neo-liberalismo, mas descaradamente y con mayor impunidad que nunca se est? aprovechando de esta inestabilidad para hacer lo que le da la gana. As?, esta mal llamada crisis econ?mica, es en realidad una crisis de derechos. Los recortes econ?micos son un claro ejemplo de ello. ?Qu? ? quienes sufren realmente estos eufem?sticamente llamados recortes, que no son m?s que una redistribuci?n del dinero? La educaci?n, los servicios sociales, las pensiones, las pol?ticas sobre vivienda, los derechos de los emigrantes etc. etc? Nosotras tenemos claro que este recorte de derechos aumenta la desigualdad de sexo-g?nero.

 

Adem?s los movimientos conservadores de la derecha amenazan los avances que las feministas, despu?s de a?os de lucha hemos logrado: quieren cambiar la ley del aborto, quit?ndonos el derecho de decidir sobre nuestros cuerpos, quieren poner guardaespaldas a las mujeres maltratadas ?d?nde queda nuestra libertad? ?Que pongan guardaespaldas a los maltratadores! En sus programas pol?ticos no aparecen los derechos del colectivo LGTBQI (lesbianas, gays, transexuales, bisexuales, queer e intersexuales) y adem?s las medidas tomadas contra la violencia machista propician la victimizaci?n. ?Hay que estar atentas! Y porque estamos atentas avanzamos en la lucha por nuestros derechos.

 

Nosotras lo tenemos claro, las feministas no estamos en crisis y es por ello que hemos logrado paralizar el Anteproyecto de Ley para la Prevenci?n de la Violencia Machista contra las Mujeres y de Atenci?n y de Recepci?n Integral de sus V?ctimas. Lo hemos logrado si, ZORIONAK. Y tambi?n lograremos que no den ni un paso atr?s en la Ley del Aborto. Lucharemos hasta lograr la justicia social.

 

Para hacer frente a la derecha necesitamos un frente feminista unido. Por eso decimos: nanay a la crisis machista y adelante en la lucha por nuestros derechos.

Con la excusa de la crisis vuelven a querer echarnos de los espacios de decisi?n y mandarnos a casa. Pero que quede claro: no se puede hacer una pol?tica de igualdad sin mujeres y sin feminismo. Por eso tenemos que estar en esos espacios. A casa iremos cuando queramos!.

 

Nosotras hace tiempo que lo sabemos: ante esta crisis capitalista hace falta un gran cambio social y exigimos un cambio que se base en la igualdad de derechos.

 

En este momento socio-pol?tico en Euskal Herria estan surgiendo movimientos encaminados a buscar soluciones al conflicto. Pero tengamos claro y !que lo tengan!, que es imprescindible la participaci?n de las mujeres y del feminismo, y que en este conflicto tambi?n est? el conflicto sexo-g?nero. En este proceso tenemos que conseguir el reconocimiento de los derechos de las mujeres. ?Ahora es el momento!

 

Hay que darle dimensi?n pol?tica al conflicto sexo-g?nero, como a los conflictos de clase y naci?n. Si queremos terminar con el machismo hay que identificarlo como conflicto. ?Qu? clase de paz tendremos si la opresi?n sexo-g?nero se mantiene tal cual?

La transformaci?n social est? en marcha y en ello estamos y tenemos que estar todas las mujeres. Dicha transformaci?n tiene que ser, necesariamente feminista.

 

GORA BORROKA FEMINISTA!

 

Comments are closed.