EVA DOMINGO. (HIRIAN)

Zintzilik Irratia 1984. urtean jaio zen Errenterian, ?komunikabide ofizialek isilt zen zutena zabalt zeko helburuarekin?. Egun
eduki alternatiboak eskaintzen jarrait zen du udalerri honetatik.

XABI: Zint zilik Irratia herri eta gizarte mugimenduetatik sortu zen, horietara zuzendutako komunikabide gisa. Gazteen Taldea eta Mugimendu Antinuklearreko jendeak bult zatuta jaio zen, eta denborarekin beste bat zuk gehitu zit zaizkion: antimilitaristak, emakume mugimenduak eta/edo feministak, askapen sexualerako mugimendua, euskararen aldekoak…
Informazioa jende horrek eskaint zen zuen zuzenean, inolako zent sura eta manipulaziorik gabe, eta esateko asko zeukan jendeari hurbilt zen zit zaizkion mikrofonoak.

JULEN: Azken urteotan gizarte borrokak gut xitu egin dira eta hori Zintzilik Irratiak ere nabaritu du. Gaur egun ez dira zuzenean kolektiboak parte hart zen dutenak, baina Zint zilik egiten dugun lagunok borroka askotan hart zen dugu parte: ekologista, desarrollismoaren aurkakoa, errepresioaren aurkakoa, preso politikoekin elkartasuna, okupazioa… Eta azkenean albiste horiek dira uhinen bidez zabalt zen ditugunak. ?Erretegia izena duen kontrainformatibo bat eskaint zen dugu egunero.

PUEDES LEER LA ENTREVISTA ?NTEGRA EN CASTELLANO EN HIRIAN.COM

X: Mota guztietako saioak ditugu programazioan: umorea, musika, literatura,
poesia, elikadura, eskualdeko komunitate galegoari buruzkoa… Beste komunikabide bat zuen ondoan dugun berezitasuna da parte hart zeko ez dela profesional izan behar; edozein pert sonak lekua dauka irratia egiteko.

Kolektibo autogestionatua zarete, ez duzue diru lagunt zarik onart zen eta 99az geroztik egunean 24 orduz emitit zen duzue (bospasei orduz zuzenean, arrat salde-gau partean). Lan boluntarioa egiten duten lagun askoren parte hart zea behar da horrelako proiektu bat aurrera aterat zeko.

X: Horrela da. Autogestioa da ezaugarrietako bat. Publizitatearena eztabaidarik luzeenetakoa dugu, noizean behin errepikat zen dena. Kolektibo asanbleario eta horizontal gisa, Zint zilikek uste du modu librean aritzeko ez duzula inongo estamenturen menpe egon behar, ez enpresa mundukoa ez eta erakundeetakoa ere. Ez dugu horrelako loturarik nahi. Izan ere, bertan parte hart zen dutenek egiten dute Zint zilik eta erabakiak bat zarrean hart zen dira, inor ez da besteak baino gehiago eta ez dugu nahi, mantenu ekonomikoaren ondorioz, inork mugat zea egin eta esan nahi duguna. Proiektu interesgarri asko desagertu egiten dira azkenean, diru lagunt za edota babesa kent zen dietelako.

J: Egitasmo hau modu honetan aurrera aterat zea oso gogorra da. Irrati mota
hau egiteko medio ekonomikoak geroz eta gehiago baldint zat zen gaitu; argindar eta telefonoaren fakturak izugarri igot zen dira, eta bat zuetan tresnaren bat edo antena bera hondatu egiten dira… Gure finant zat zeko modua kuota propioak eta herriaren lagunt za dira: t xosna, material salmenta, zozketak, zint zilagunak, kont zertuak, afariak…

X: 1999tik hona medioen informatizazioak eta teknologia berriek abantaila handiak eman dizkigute: 24 orduko emisioak, internet bidezko emisioa, podcast bidez webgunea erabiliz (eta laster telefono mugikorraren bitartez) elkarrizketa eta saioak eskegit zeko aukera, eta horrela, jende gehiagorengana iristeko aukera. Sarearen bidez saioak truka dit zakegu beste irrati libre bat zuekin, Arrosa Irratien Ekoizpen Zentroarekin…
Eta, horrela, programazio hobea lor dezakegu, euskarazko saio port zentaje handiagoarekin batera, eta Euskal Herriko, penint sulako zein munduko beste irrati bat zuetan zer egiten duten ent zun. Komunitate zapatistak egindako saioak eskaint zera irit si gara, adibide bat aipat zearren.

J: Zintzilik irratiko berezko saioei dagokienez, gaur egun gutxi dira eta azken urteotan urrit zen joan dira. Inplikazio urri horren zergatiaren inguruan eztabaidat zen ari gara. Hogei bat lagun gara irratia egiten, baina bat zarretan erdiak baino ez dugu parte hart zen. Bat zarra irratiaren motorra da eta nahi duenak har dezake parte, beti ere funtzionamendu egokirako eskat zen diren? gutxieneko baldint za bat zuk betetzen baditu eta erabakit zen dena onart zen badu. Eta adin guztietako lagunek hart zen dugu parte, nahiz azkenaldian batez beste adin altu batera iristen ari garen… Irratia hainbat hizkunt zatan arit zen da (euskara, galegoa eta gaztelera), baina beti saiat zen gara euskarari lehentasuna
ematen.

Nola lortu da egitasmoa denboran zehar mantent zea? Azaldu pixka bat gehiago nolakoa den irratiak gaur bizi duen egoera.

X: Nere ustez, arrakastaren gakoa eskualdeak beti bereizgarri izan duen mugimendu sozialean dat za, zeinak beharrezkoa ikusi duen Zintzilik irratiak aurrera jarrait zea. Kezkak azalt zeko behar hori ikusten ez denean it zaliko dira mikrofonoak. Irratiaren barruan, leku askotan gertatzen den bezala, pert sona bat zuei besteei baino zama handiagoa dagokie, baina hauen lanarekin eta besteen lagunt zaz, irratiak aurrera jarrait zen du.

J: Azken urteotan kosta egiten da jendeak parte hart zea eta gurean saio bat egitea, eta horren zergatiari bueltak ematen ari gara. Besteak beste, sare sozialetara (twitter, facebook?) irekit zen hasi gara, horrela gazteengana?????? iritsiko garelakoan. Emisioaren kalitatea dugu beste erronka bat. Errepikagailu bat jart zeko edo emisioa nolabait hobet zeko unea iritsi dela uste dugu. Ezinbestekoa da jendeak ent zun ahal izatea. Bat zuetan, bizi zaren lekuaren arabera, zaila izaten da FM 100 sintonizat zea. Udalarekin harremana hobetu nahi dugu gainera, 84.etik ez dugulako inongo erlaziorik izan, momentu zehat zetan izan ezik; adibidez, gaur egungo lokala (Herreria) lagat zeko akordioaren garaian.

X: Eta, bestetik, Eusko Jaurlarit zaren eskutik FM lizent zia-emate berrien gaia dago. Ez da lehen aldia, eta horrelako lehiaketa bat izan den bakoitzean medio merkantilistei lehentasuna eman zaie, hirugarren sektorea deitzen dugunaren aurrean (irrati libre eta komunitarioak). Irrati libreak alegaltasun egoeran eta guztiz ahaztuta daude beren sorreratik. 80. hamarkada hasieran bat zuk itxi egin zituzten. Zint zilikek eutsi egin zuen (Gobernuak bi ahalegin egin zituen). Udala eta aurreko eraikin okupatuarekin ere arazoak izan ziren, Ert zaint zaren bisita ilegalak gaur egungo egoit zara… Baina, oraingoz, eustea lortu da… Irrati libreetatik eskat zen den bakarra da espazio bat sort zea komunitario eta parte-hartzaile izatearen berezitasun hori daukagun irrationt zat. Hor dago egungo
borroka… Nahi balute, emisioa ilegal deklaratu ahal izango lukete eta edozein momentutan proiektua kolpe administratibo batez desagertarazi.

Momentuz, 27 urte ditu irratiak eta aurrera egiteko gogoz dago.

X: 2011ko abenduan 27 urte bete genituen antenan eta denbora luze horretako
historia jasot zen duen dokumental bat lant zen ari gara. Herriko gizart mugimenduen inplikazioaz ere hit z egiten du. Hilabete bat zuk barru argia
ikustea espero dugu, ?27 urte… ez dira ezer!? izenburupean.

J: Bestetik, jendea eta taldeak animatu nahi ditugu irratiko bazkide, zintzilagun, egitera. Izan ere, egungo egoera ekonomikoa nahiko eskasa da. Era berean, beren ahot sak mikrofonoetan jart zera ere deitu nahi ditugu. Azken honetarako deialdi bat dago datorren mart xoaren 3rako. Etorri ezin duenak edo informazio gehiago nahi duenak zint zilik@sindominio.net helbidera idatz dezake, webgunean sartu (www.zintzilik.net) edo arrat salderen batean Herreriatik pasa. Oreretako Tomas Lopez kalean (Estrata izenez ezagunagoa) gaude.

Comments are closed.