Lezoko Txerrimu?o etxeak 28 urte daramatza okupaturik. Azken boladan etxean ez dute giro, eta hainbat asanblada eta eztabaida ondoren honako hausnarketa kaleratu dute:

TXERRIMU?OTIK HAUSNARKETA BAT HERRIARI

Txerrimu?on, bizi garen gizarte honetan dominatzen duten balore negatiboei (konpetibitatea, dirua, boterea, kontsumismoa, natura zein gizabanakoen menpekotasuna) aurre egiten saiatu gara. Sistema harrapakari, zapaltzaile eta patriarkalari aurre eginez beste eredu bat kontrajarri nahi izan dugu, elkarbizitza, elkartasuna, konpromisoa eta goxotasuna oinarri bezela hartuta. Gure funtzionamendua autogestioan oinarritzen da. Autogestioa aurrera eramateko elkar ulertzea eta espazio nahiz jendearekiko errespetua behar beharrezkoak ditugu. Adinari neurririk jarri gabe, partaideei esparru honetan lan egiteko gogoak besterik ez gaitu lotzen, gure kezkeak konpartitu, injustiziak azaleratu eta erantzunak bilatzen saiatzen gara.

Azken urtean, jendarte berriarekin egin dugu topo eta hasieratik ateak zabalik izan ditugu hauekiko. Giroa aldatu arren beti elkarbizitza bultzatu dugu, partaide berriei aukera asko ematen, asanblada bateratuak egiten, gauza edo aktibitate berriak aurrera ateratzeko espazio bat eskeiniz. Honela, bi musika talde entsaiatzen hasi ziren, jende berria inguratu zen eta etxeak beste dimentsio bat hartu zuen. Urte guzti honetan jende mota askorekin konpartitu dugu, bai jende arduratsu eta lanerako gogoa duenarekin, bai eta beste guztioi beraien erara funtziona-arazi nahi zigutenak ere. Jende konpuru handia izan da azkena inguratu dena eta arazoak ere sortu dira, hasieratik. Etxeko gauza eta materialekiko apurketak, irainak, mehatxuak, bertako nahiz kanpotik etorritako jendearekiko errespetu falta, bizilagunekiko beste horrenbeste? Txerrimu?on giro txar bat inposatu eta beste guztiak kanporatu nahi izanaren asmoa, ? Oso urruti etxe honetatik bultzatzen ditugun elkarlan, elkartasun elkarbizitzatik. Faxismo mota berri bat sartu zaigu etxe barruan eta honen aurrean, asanblada, eta eztabaida ugari izan ondoren, jarrerak ez zirela aldatzen ikusirik egoera errotik aldatzea erabaki dugu. Kanporatzea erabili dugu, talde jendetsuaren babesean egin diren eraso eta errespetu falta hauei amaiera emateko (txerrimu?on izandako arazo gehienak eraso zuzenak izan dira eta erantzule aktibo zein kolaboratzaile pasiboak dituzte), batzuk bestearen babesean egoera ixildu edo justifikatu arte. Kezka nagusia zenekin topatzen ari ginen konturatzeak sortu digu, eta egoera iraultzeko beharra sentitu dugu, eta horretarako Txerrimu?otik kanporatzea erabaki dugu, hainbat saiakera egin eta gero urtebetez, egoera okerrera doala ikusi ondoren.

Gaur egun talde edo pertsona ezberdinen mendekuak jasaten hasi gara eta ez gaude prest intimidazio jarrera hauek onartzeko. Hemendik aurrera gertatzen diren ezbeharren erantzunkizuna bertatik kanporatutako pertsona horien eskutan geratzen da, eta adin txikikoak badira beraien gurasoengan ere.

Garbi dago jarrera hauek gizarte porrotaren islada direla eta hemen gauza askok kale egiten dutela, hezikuntzatik hasi eta giza-baloreen transmisiotik jarraituz. Dei bat egin nahi dugu egoera honi buruz hausnartu eta norberak bere alorrean (guraso, kaletar, hezitzaile, ?) landu dezan balore goinbehera hau. Arazoa guztiona delako (Txerrimu?otik kanpora ere beste edozein esparrutan, herrian?, jarrera hauek mantenduz arazoak sortuko direlako) baino ardurak konpartituak direlako, ez gaude prest 28 urteetan landutakoa popatik bidaltzera.

Azkenik, ezin dugu aipatu gabe utzi, nahiz eta egoera larri honetan aurkitu, Txerrimu?otik garbi dugula ateak beti irekiak egongo direla jarrera onean datorren guztiarentzako.

TXERRIMU?OKO KOLEKTIBOA

10 Comments

  • Lezoko gazteak dice:

    Gezurrik ez! Ez gara faxistak! Txerrimuinon ez da zahar etxea, txerrimuino jabegoa defendatzen dutenen etxea da. Txerrimuino gaztetxea berriro!!!

  • Trapujale dice:

    Lezoko gazteak deitutakoari: Txerrimu?okoei zaharrak deitzea beste argumenturik ez duzue? Kostatuko zaizue 28 urtetan Txerrikoek okupazio eta beste hainbat borroketan egin duten lana ahaztu eta orain “jabegoaren defendatzaile” direla sinistaraztea argumentu hain xinpleekin.
    Txerri Gaztetxea izatea nahi baduzue zein da zure proiektua? Ze alor (borroka) landu (indartu) nahi dituzue?
    Animo, eta hasi pentsatzen…

  • marinazkane eta zirikuak dice:

    Laister iritsiko da zuri ere burua mozteko garaia trapujale gora ni eta zirikuak

  • marinazkane dice:

    Beraien esanetan lehen gaztetxea zen baina beraien adina ikusita”beste zerbait”bihurtu zuten beraz laister zaharren egoitza berria izango da!!! Utzi generazio berriei lekua eta gora lezoko gaztiak!!!!

  • lezotarra dice:

    marinazkane eta zirikuak, beti bezala, errua besteei botatzen. Ez ahaztu trapujale urtero itzultzen dela, nahiz eta burua moztu…

  • Erretegia dice:

    Gaur 20:30ean Txerrimu?oko “zaharrekin” hitz egingo dugu Erretegia saioan.
    Gazteek nahi baduzue zuen “bertsioa” bota jarri haremanetan gurekin (Telefono bat bidali zintzilik@sindominio.net helbidera) edo deitu 943 537407 telefonora

  • Erretegia dice:

    Barkatu Irratiko telefonoa
    943 52 74 07 da

  • lezo1 dice:

    Txerrimu?o okupatu zutean gaztetxe bezala okupatu zen.beranduago helduak egin ziren eta etxe okuapa bihurtu zen.beranduago zer aiton etxea egingo dezute?

    ETA LEZOKO GAZTEA GUZTIAK NON?

  • Kaleko Pareta dice:

    (Traduccion del texto al castellano)

    UNA REFLEXI?N DESDE TXERRlMU?O AL PUEBLO

    En Txerrimu?o, hemos tratado siempre hacer frente a los valores negativos que predominan en esta sociedad en la que vivimos: competitividad, dinero, poder,consumismo, sometimiento de la naturaleza y los individuos. Haciendo frente al sistema depredador, opresor y patriarcal hemos querido contraponer otro modelo, tomando como base la convivencia, la solidaridad, el compromiso y la calidez. Nuestro funcionamiento se fundamenta en la autogesti?n. Para impulsar ?sta, la mutua comprensi?n y el respeto hacia el espacio y entre la gente nos son imprescindibles. Sin imponer un l?mite de edad, son las ganas de trabajar en este lugar lo ?nico que nos une como participantes, que tratamos de compartir nuestras inquietudes, desvelar las injusticias y buscar respuestas.

    En el ?ltimo a?o, nos hemos topado con gente nueva y desde el principio les hemos abiertos las puertas. A?n con el cambio de ambiente siempre hemos impulsado la convivencia, brindando numerosas oportunidades a los nuevos participantes, efectuando asambleas unificadas, ofreciendo un espacio en el que realizar cosas o actividades nuevas. As?, dos grupos de m?sica empezaron a ensayar aqu?, se acerc? gente nueva y la casa adopt? otra dimensi?n. En todo este a?o la hemos compartido con muchos tipos de gente, bien gente responsable y con ganas de trabajar, bien quienes quer?an forzarnos a funcionar a su modo propio. Han sido numerosos los individuos que por ?ltimo se han acercado alrededor y tambi?n han surgido problemas, desde el principio. Desperfectos en los elementos y materiales de la casa, insultos, amenazas, p?rdida de respeto hacia la gente de dentro o venida de fuera e igualmente para con los vecinos… pretensi?n de imponer un ambiente nocivo en Txerrmu?o y de expulsar al resto de la gente,… en fin, todo muy ajeno al trabajo colectivo en convivencia y apoyo mutuo que impulsamos desde esta casa. Una nueva modalidad de fascismo se nos ha colado en casa y, frente a ello, tras debatir abundantementer en numerosas asambleas, tras ver que las actitudes no cambiaban, hemos tomado la determinaci?n de transformar radicalmente la situaci?n. Hemos hecho uso de la expulsi?n para poner fin a toda falta de respeto o ataque efectuado bajo la protecci?n y connivencia de un numeroso grup?sculo, que lleva siempre a justificar o acallar dichos ataques por medio de la protecci?n rec?proca de sus miembros -la mayor?a de problemas acaecidos en Txerrimu?o han sido ataques directos y tienen responsables activos y colaboradores pasivos. La preocupaci?n principal ha surgido al tomar conciencia de la clase de gente con quien est?bamos topando, por lo que sentimos la necesidad de subvertir la presente situaci?n y, de cara a esta finalidad, decidimos expulsarla, tras muchos intentos a lo largo de todo un a?o y contemplar c?mo la situaci?n est? empeorando.

    Hoy d?a ya hemos empezado a tener que soportar la venganza de distintas personas o grupos y no estamos dispuestos a admitir estas actitudes intimidatorias. La responsabilidad por los “incidentes” que de aqu? en adelante sucedan queda en manos de las personas expulsadas, as? como en las de sus padres y madres en caso de ser menores.

    Resulta claro que estas actitudes reflejan el fracaso del medio social y que son muchas las cosas que aqu? han hecho aguas, de la educaci?n a la transmisi?n de valores. Queremos hacer una llamada a la reflexi?n acerca de esta situaci?n y a que cada cual en su ?mbito (familias, gente de a pie, educadores,…) medite y trabaje sobre esta degradaci?n de los valores. Ya que es un problema de todos (porque m?s all? de Txerrimu?o tambi?n en cualquier ?mbito, en el pueblo, etc., con el mantenimiento de estas actitudes se acabar?an generando estos problemas) pero las responsabilidades habr?an de compartirse, no estamos dispuestos a echar por tierra todo lo sembrado en estos veintiocho a?os.

    Por ?ltimo, no podemos dejar de mencionar que, a pesar de encontrarnos en esta tesitura, desde Txerrimu?o tenemos claro que siempre tendremos abiertas las puertas a todo el que venga con buena actitud. .

    TXERRIMU?OKO KOLEKTIBOA

  • julen dice:

    ando argi gera dadila lehenengo gaaztetxe eta ondore zuen edo beraien adinari erreparatuz etxe okupatu autogestionatua biurtu zela beraik esan zietela gazteei beraien hitzez!!!!

    LAISTER ZAHARREN EGOITZA BILAKATU BEHARKO DUZUE!!!
    eta ez sartu beste gairik gaiaz aldatzeko!!!!

1 Trackback or Pingback