300 lagun inguru bildu ziren atzoko enkarteladan Oreretako kaleetan.

Hona hemen Oreretako Egin Dezagun Bideak bidalitako bideoa:

Info+:http://oreretanegindezagunbidea.blogspot.com/

Hileroko azken ostiralerako deialdia Egin Dezagun Bideak asteazkeneko prentsaurrekoan egin zuen: Hona hemen postan jasotako deialdia:

Agerraldia 2102/01/25

Egunon guztioi eta milesker agerraldi honetara hurbildu zaretelako.

Egin Dezagun Bidea Ekimenak ezer baino lehen deia egin nahi du ostiral honetan, hilak 27, Euskal Herriko luze zabalean, hiriburu, herri nahiz auzoetan, burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera. Hilabeteko azken ostirala izanik, azken urteotan egin izan diren bezala, ehunaka mobilizazio burutuko dira euskal preso politikoen aurkako muturreko egoerak amaitu daitezen aldarrikatzeko.

Urtarrilaren 7an Bilbon emandako urratsaren logikan, ahalik eta herritar gehien presoen eskubideen aldeko konpromisoan batzea beharrezkoa izango da datozen hilabeteotan ere. Argi dago bi Gobernuen itxikeriak bere horretan jarraitzen duela. Argi dago beraz, itxikeria hori zulatzen joateko beharrezkoa izango dela aurrerantzean ere eremuz eremu presoen eskubideen aldeko lana antolatu eta indartzea.

Euskal Herrian inork gutxik ulertzen eta onartzen duen egoera bat luzatzen ari dira Madrilen eta Parisen aginte lanetan dihardutenak. Benetako konponbide eta bake egoera bat erdiesteko bidean eman diren urratsen aurrean geldirik daude gaur gaurkoz. Eta espetxe politikaz ari garelarik, geldirik egotearen ondorioak benetan larriak izan daitezke. Txus Martinen egoerak larria izaten jarraitzen du, eta asteburu honetan bertan Gernikako Akordioko sinatzaileak izan dira egoera honetaz ohartarazi dutenak. I?aki Erro Almeriako espetxe ingresatu zuten gaur astebete, bihotzeko eritasun batek erasan ondoren. 25 urte daramatza espetxean, aspaldi kalean beharko lukeen arren, aurrez ezarritako zigorra betea baitu. I?akiri, bizi arteko zigorra ezartzeko 197/2006 dotrina aplikatu diote, beste 70 preso politiko baino gehiagori bezala.

Aipatu ditugun adibideek muturreko espetxe politikaren aurpegirik ankerrena erakusten digute. Inolako justifikaziorik ez duten neurriak dira, presoaren bizitza arriskuan jartzen dutenak. I?akiren kasuan, bizi osorako espetxe zigorra eta eritasun larria gurutzatzen dira, egoera honek arriskua biderkatu baino ez duelarik egiten.

Inoiz baino urgentzia handiagoa du Euskal Preso Politikoen Kolektiboari espresuki ezarritako politika ankerrekin amaitzeak. Eta honek neurri argiak hartzea eskatzen du: Sakabanaketa politikarekin amaitzea, bizi osorako espetxe zigorrarekin amaitzea, hiru laurdenak bete dituzten presoak askatzea, eta eritasun sendaezinak dituzten presoak askatzea. Neurri hauek gaur bertan hartu beharrekoak direla aldarrikatu nahi dugu.

Agerikoa da alderdi eta gobernuen agenda politikoan kokatu dela presoen gaia. Baina gai honek, agendan egotetik neurri zehatzak hartzera igaro behar du. Zentzu honetan, Egin Dezagun Bidea ekimenak honako mezua eman nahi die eremu honetan modu batera edo bestera ardurak dituzten agintari, erakunde eta alderdi politikoei:

  • Ares eta Fernandezen arteko bilkuran zehazki zer hitz egin zen ez dakigun arren, jakin badakigu presoena elkarrizketa gai izan zutela. Biei ala biei arduraz eta erantzukizunez jokatzeko eskatu nahi diegu. Hau da, kartzela politika ez dadin gehiago preso politikoen oinarrizko eskubideak urratzeko erabili, behingoz gatazka eta konfrontazioa elikatzeko parametroetatik atera eta konponbidea elikatzeko irizpideen arabera aldatu dadila. Horrek preso eta iheslari politikoei dagokionez erabakiak hartzea eta neurri zehatzak martxan jartzea eskatzen du.
  • Honekin batera, bestelako alderdi politiko, erakunde, epaitegi eta arduradun politikoei, bakoitzak dituen aukeretatik eta dituzten baliabideekin, euskal preso politikoen aurkako espetxe politika konponbidearen gakoetara eramateko eskaera egin nahi genieke.

Hau da gure gaurko gogoeta. Bitartean, gure aldetik, ahalik eta gizarte eremu zabalena presoen eskubideen aldeko mobilizazioan batzeko lanean jarraituko dugula esan nahi. Horretarako deia egin nahi dugu ostiral honetarako, eta aurrera begira ere ekimen berriak antolatuko ditugu zentzu honetan.

Comments are closed.