Jaizkibelgo kostaldea eta eskualde osoa momentu erabakigarrian dago. Pasaiako Portu Agintaritzaren eta Ingurumen Ministerioaren aurrean herritarron iritzia adierazteko deia zabaldu du Jaizkibel Bizirik taldeak. Urtarrilaren 28ra arte dugu epea Jaizkibelen egin nahi duten kanpo Kaiaren ingurumen txostenari alegazioak aurkezteko. Txosten horretan, urte hauetan eskualdeko herritarrok behin eta berriz aldarrikatu dugunari entzungor egin, plazaratu diren aukera guztiak baztertu eta Jaizkibelgo kostaldea suntsituko duen Superportuaren alde egin du apostu Portu Aguntaritzak.

Gaia honi buruz hitzegiteko Jaizkibel Bizirik osatzen duen taldeetako batekin hitz egin dugu Erretegian. Entzun Eguzkiko Joxemarikin izandako elkarrizketa.

Entzun [audio:http://www.airean.net/zintzilik/public_html/audio/Dokumentuak/2012/JaizkibelJoxemari.mp3]

Informazio gehiagorako eta alegazioak lortzeko http://www.nodo50.org/jaizkibel/

Comments are closed.