Stop Desahucios Gipzukoako taldeak iganderako deialdia egin du Beraungo Pablo Sorozabal plazan. Bertan egiten den azokan ekitaldi informatiboa egingo dute eguardiko 12:00etan. eta ondoren auzoan zehar protesta zabaldu eta Kutxaren bulegoaren aurrera joango dira. Bertan 15 minutuko elkarretaratzea egingo dute Beraungo? Mari Carmen Marquez? eta bere senideei babesa adierazteko.

Kutxak Mari Carmen Marquezen gurasoek Beraunen duten etxearen jabe egin, eta kalean utzi nahi ditu. Gurasoak 80 urte dituzte eta beraien egoera salatzeko ekintza bat egin zen abenduaren 30ean Donostiako Kutxako egoitzan. Kutxari alokairu sozial bat ordaintzeko prest zirela estera joan ziren, baina oraindik ez dute erantzunik jaso.

Gaur Gipuzkoako Stop Desahuciosek, Beraungo Erlontzi emakume elkarteak, Oarso taldeak eta Beraungo bizilagunen elkarteak? igandeko protestarako deialdia egin dute prentsaurrekoan.

Entzun prentsaurrekoa [audio:http://www.airean.net/zintzilik/public_html/audio/Dokumentuak/2012/Deshaucios_Stop_Rueda%20de%20Prensa_%20Beraun_120119.mp3]

Erretegian Stop Desahucios taldeko Iker-ekin hitz egin dugu gaiaren inguruan.

Entzun elkarrizketa [audio:http://www.airean.net/zintzilik/public_html/audio/Dokumentuak/2012/Stop%20Deshaucios_120118.mp3]

Info+: http://es-es.facebook.com/pages/Stop-Desahucios-Gipuzkoa/234451106595423?sk=wall

Comments are closed.