Espainiako Auzitegi Nazionalak Xabier Lujanbio, Maitane Linazasoro, Iosu Arruabarrena, Aitor Alberdi, Aitor Franco eta Arkaitz Antza oreretarrak espetxeratu ditu. Oreretako 6 gazte hauei 6 urteko espetxe zigorra ezarri diete, Segiko kide direla argudiatuz. Oarsoaldeko beste 11 gazte berriz absolbitu egin dituzte: Haizea Iriarte, Be?at Burlada, Alexander Etxeberria, Egoitz Urbe, Hodeiertz Urain, Alain Luna, Iker Zabala, Oinatz Arbelaiz, Oihana Mugika, Gaizka Ibeas eta Imanol Sagarzazu.

2008ko apirilean Oiartzun, Orereta eta Lezoko etxeetan bortizki sartu eta 22 gazte atxilotzen saiatu zen Polizia espainiarra. Horietatik batzuek bost eguneko inkomunikazioa, torturak eta espetxea ezagutu zuten. 2011Ko uztailean eskualdeko 17 gaztek epaiketa izan zuten; bertan 8 eta 10 urteko espetxe zigor eskaerei aurre egin behar izan zieten, eta epaiketa eta euskal gazteek jasaten duten jazarpenaren aurka protestatzeko Gazte1+ez ekimena jarri zuten martxan.

Gaur arratsaldeko 20:00etan asanblada informatiboa egon da Herriko plazan. Hona hemen Gazte1+ez ekimena-k eginiko komunikatua gaur:

Euskal Herria momentu historikoa ari da bizitzen, eta horren lekuko da egungo testuinguru politikoa. Euskal Herritik gatazkaren konponbiderako urratsak ematen ari garen honetan baina, estatuek errepresioaren, epaiketa politikoen eta kartzelaren estrategia bere horretan mantentzen dute.

2008an atxilotu gintuzten 16 gazte Oarsoaldeko ?gazteon aurkako sarekadan. Torturapean eskuratutako autoinkulpazioak oinarri hartuta epaitu gintuzten pasa den urteko uztailan. Gaur, epaiketa horren sententzia kaleratu du Audientzia Nazionalak.

Hamar auzipetu absolbitu eta gutako seiri sei urteko espetxe zigorra ezarri digute Euskal Herriarekiko erakutsitako konpromisoarengatik, eremu ezberdinetan egindako lan politikoagatik.

Gaurkoa baina, ez da kasu isolatu bat izan. 2009az geroztik 100 gazte baino gehiago izan dira atxilotuak eta espetxeratuak. Hauetako askok torturak salatu dituzte.

Inongo zilegitasunik ez duen sententzia honi erantzuteko hainbat mobilizazio deitu ditugu datozen egunetarako:

-????????? Osteguna, hilak 19, MOBILIZAZIOAK IKASTETXEETAN.

-????????? Ostirala, hilak 20, 20:30ean Herriko Plazan GUNE ASKEA-ri hasiera (akanpada).

-????????? Larunbata, hilak 21, 12:00etan Lartzabalgo biribilgunean ELKARRETARATZEA.

-????????? Igandea, hilak 22, 12:00etan Oiartzungo anbulatoriotik Arenalera MANIFESTAZIOA.

Info gehiago: http://oarsongazte1ez.blogspot.com

https://www.zintzilik.net/?p=6432

Comments are closed.

Previous Post
«