Bakalhau eta Mikelazulok antolatuta, abenduaren 18an Kultura Librea gaiaren inguruko gosari-solasaldia egin zen Mikelazulon. Solasaldiaren deialdiko izenburua: Kultura Librea? Zergatik behar dugun librea izatea.

Gosari-solasaldiaren helburu bezala planteatu zen, Kultura Librea arlo ezberdinetan defendatu ahal izateko klabe politikoak identifikatzea, eta hortan jardun zen solasaldiaren bigarren zatian. Lehenengoan berriz, hiru enfoke ezberdinetatik Kultura librearen zenbait klabe aztertu ziren, Mikelazulora hurbildu ziren hiru lagunei esker:

Herrigintza eta sormenaren bidetik, Imanol Epelderen bitartez.
http://www.27zapata.com/

Estetika eta politika, Hedoi Etxarteren eskutik.
http://www.myspace.com/hedoietxarte
Teknologiaren bide eraldatzailetik Marko Txopiteari esker.
http://www.ikusimakusi.net/

Entzun dezakezuen solasaldi luzean hainbat klabe azaldu ziren, baina argi geratu zen Euskal Kultura Librezalearen alde lanean jarraitu behar dela esparru askotan, eta bereziki herrigintzatik abiatuta, instituzioei eta norbanakoei klabe libreetan lan egin dezaten bultzatzeko. Argi geratu zen ere helburuak lortzeko espazio eta proiektu autogestionatuek izango duten garrantzia. Etorkizunerako lan interesgarri asko egiteko dagoenaren sentsazioarekin, herrian gaiaren inguruan lan egiteko bidea egiten jarraitu behar dela adostu zen.
Entzun [audio:http://www.archive.org/download/KulturaLibreaZergatikBeharDugunLibreaIzatea/format=VBR+MP3]
Informazio gehiago:
http://www.mikelazulo.com/
http://bakalhau.info/

1 Trackback or Pingback