Arrosa Irrati Sareak otsailaren 25erako jardunaldiak antolatu ditu Bergarako Gaztetxean. Bertan Sareak dituen hamar urteetan pilatutako esperientziak eta jakintzak elkartrukatuko dira.

Euskal Herriko irrati libreen sarea da Arrosa, 2002an sortua. Gaur egun arte funtzionamendu nagusia euskarazko irratsaioak elkartrukatzea izan da, baina auzolanarekin eta elkarlanarekin jarraituz egitasmo gehiago burutu daitezkeela uste dute. Horretarako antolatu dituzte egun guztiko jardunaldiak otsailaren 25erako, Bergarako gaztetxean.

Jardunaldien helburu nagusia ezagutza eta tresnak elkatrukatzea izango da, eta helburuaren lorpen bidean zailtasun tekniko ezberdinetako hamar tailer antolatu dituzte. Hauez gain, generoak eta komunikabideak eta irratiak eta teknologia berriak ere izango dituzte hizpide solasaldi ezberdinetan. Eztabaida batekin amaituko dira jardunaldiak, eta kontzertuak izango dira gauean gaztetxean bertan.

Dei berezia egin dute hastear edo hasi berri dauden irrati libreak jardunaldietan parte hartu dezaten, baina bertaratzea erabat librea izango dela jakinarazi dute. Jardualdien gaineko informazioa jaso nahi izanez gero idatzi arrosa.sarea@gmail.com helbidera edo deitu 656 748 025 telefonora (Jon).

Comments are closed.

Previous Post
«