Oreretako San Tomas Batzordeak antolatuta 26. urtez ospatuko da Santotomas azoka Oreretan. Goizeko 10:00eta hasiko da azoka, eta 25 bat artisau eta baserritarren postu egongo dira produktuak erakutsi eta saltzen. 11:30etan pregoia irakurriko da.Eguardian bertsolariak izango dira eta 13:00etan Herri kirolak Arenalean. Arratsaldean 17:00etan irekiko da berriz azoka eta dultzaineroak, muxikoak 18:00etan eta 19:30etako sari banaketarekin amaituko da azoka.Txerria noski ez da faltako azokan, eta aurtengo? txerriaren izena Palote izango da.

Aurten Txosna batzordea, txistorra postuak jarriko dituzten 7 postuak (Koldo Mitxelena, Oiarso, Ereintza, Gaztelan,? Sputnik, Touring, Telleri) udala, boluntarioak eta Xenpelar AEK aritu dira antolaketa lanetan.

Asteazkenan, abenduaren 21ean, herrian ospatuko den Santotomas azokaz hitz egiteko Xenpelar AEKko Borja izan dugu Erretegian.

Entzun [audio:http://www.airean.net/zintzilik/public_html/audio/Dokumentuak/2011/Santotomas_BorjaAEK_201111219.mp3]

Comments are closed.