Urtarrilaren 7an euskal presoen aldeko manifestazioa egingo da Bilbon. Manifestazio horretarako deaialdia zabaltzen hasteko, Egin Dezagun Bideak deituta euskal presoen aldeko baraualdi txandak hasi ziren atzo Donostiako Ibaeta kanpusean.

Bide berean Oreretan ere presoen aldeko ekimenak egingo dira aste honetan, eta herrian egingo diren mobilizazioen berri izan dugu gaurko Erretegian.

Hona hemen elkarrizketa [audio:http://www.airean.net/zintzilik/public_html/audio/Dokumentuak/2011/Presoen%20aldeko%20itxiialdia_111213.mp3]

  • Oreretako Egitaraua:
    Abenduak 13, asteartean, Oreretan, baraualdia egin dute eskualdeko gazteek. Arratsaldean, berriz, elkarretaratzea egin dute Niessenenko merkatalgunean. Asteazkeneanhezkuntzakoen txanda izango da, eta ikastetxeen aurrean bilduko dira. Ostegunean, berriz, mugimendu feministak hartuko du lekukoa. Ostiralean, udaletako ordezkariek egingo dituzte baraualdiak. Gainera, udaletxeen aurrean elkarretaratzeak egingo dituzte, eguerdian. Ekimenarekin bukatzeko, larunbatean gizarte eragileen eta herri mugimenduaren txanda izango da. Oreretako Xabier Olaskoaga plazan egingo da elkarretaratzea, 12:00etan.
  • Abenduaren 31n manifestazioa egingo da Oreretan
  • Eta urtarrilaren 7an Bilbon manifestazioa http://www.egindezagunbidea.info/

Comments are closed.