Gaztetxearen 11.urteurrenean eztadabaida taldeetatik Oreretako gaztetxeko eskalada taldea sortu zen. Adin guztietako gazte eskalatzaileak arazo berarekin topo egin zuten: Eskalatu nahi, baina Oreretan ezin. Hartara, Oreretako gaztetxean boulderra egitea okurritu zitzaien eta proiektu hori gauzatzeko Oreretako gaztetxean biltzen hasi ziren.

Aurreneko ekimena, kamisetak atera eta Oiartzungo eskalada txapelketan parte hartzea izan zen. Ekimen honetan Oreretako eskalatzaileei proiektua helaraz zieten eta elkarrekin lanera etor zitezen gonbidatu.

Gaur egun 10 pertsonako taldea osatzen dute eta asteburu honetan taldeko kide batzuk Azpeittiko gaztetxeko presoen aldeko 5. eskalada txapelketan parte hartu dute. Aipagarria da, hasiberriak atalean Ander Torres Oreretako gaztetxeko eskalada taldeko kidea txapeldun suertatu zela.

Hona hemen txapelketako bideo bat:

Oreretako Gaztetxeko eskalada taldearekin harremanetan jartzeko:

oreretakogaztetxekoeskaladataldea@hotmail.com

Comments are closed.