Itsas Gela elkarteak gure itsasertza garbitzeko 2 irteera antolatu ditu asteburu honetarako. Azaroaren 26an, larunbata, Uliara irteera egingo du Murgita kalaren ingurumen egoera aztertzeko asmotan, eta azaroaren 27an, igandea, Jaizkibelgo Azabaratza kalaraino hurbilduko dira.

Itsas Gela elkarteak Azterkosta programa martxan du Jaizkibel eta Uliako kostaldea aztertzeko asmoz, eta azken urte hauetan Azabaratza aztertzeko garaian zabor asko aurkitu dugu bere ingurunean, horregatik, aurten kalaren garbiketa sakon bat egitea proposatu dute. Ekimen hauetan parte hartzeko larunbatean , goizeko 9:00etan Bidebietako Herri Ametsa ikastolako aparkalekuan, eta? igandean, Pasai Donibaneko Meipiko rotondan 9:30ean egin dute deialdia.

Erretegian Itsas Gelako Izaskunekin egon gara hitz egiten gaiaren inguruan. Hona hemen elkarrizketa;

Entzun [audio:http://www.airean.net/zintzilik/public_html/audio/Dokumentuak/2011/Izaskun_Itsas%20gela.mp3]

Izena emateko 619814225 edo itsasgela@itsasgela.org eta informazioa gehiago http://www.itsasgela.org/

1 Trackback or Pingback