Larunbatean, azaroaren 26an, Kontsumo arduratsuaren azoka ospatuko da Lezon. Azoka? goizeko 11:00etan hasi eta eguardiko? 14:30ak arte luzatuko da.? Azokaren helburua herritarrek hondakinak murriztu eta berrerabilpena bultzatzearen aldeko jarrerak bereganatzea da.

Azokan hondakinak murriztu eta bertako kontsumoa bultzatzeko hainbat postu egongo da. Besteak beste, herriko ekoizleen postuak, materialak berrerabiltzeko tailer-gunea, Herriko Ikastetxeen Eskolako Agenda 21aren postua, Lezoko Udalaren postua, Paleike, Emaus, Itsas Gela eta Korri, Xalto eta Brinko pailazoak ere azokan egongo dira.

Azokara hurbiltzen diren herritarrei eguneroko erosketak egiteko oihalezko poltsa berrerabilgarriak banatuko zaizkie. Guztira, 2.000 poltsa banatuko dira eta, era berean, eguerdiko ordu batak inguruan, udalak ingurumen arloko hainbat proiektu aurkeztuko ditu eta mokadutxoa eskainiko die herritarrei.

Erretegian Lezoko udaleko ingurumen teknikariarekin egon gara gaiari buruz hitz egiten. Hona hemen egindako elkarrizketa.

Entzun [audio:http://www.airean.net/zintzilik/public_html/audio/Dokumentuak/2011/Leire_Lezoko_Kontsumo_arduratsuaren_azoka_20111123.mp3]

Comments are closed.