Oreretako gaztetxearen 11. Urteurrena ospatuko da aurten. Uztailean Gazte Eguna antolatu zuten, eta bertan herriko gazteeen problematika zein den aztertu eta gai desberdinen inguruko hausnarketak egin zuten, hala nola, sozioekonomia, kultura, aisialdia, errepresioa, hezkuntza, euskara eta komunikazioa.

Hau kontuan hartuta gazte asanblada indartu eta zabaltzeko aukera paregabea ikusi dute eta horregatik urteurreneko egun handian, urriak 29an, hausnarketa hauei jarraipena eman eta hitzetatik ekintzetara pasatuz, aurrera begirako norabidea ahalik eta gazte gehienekin zehaztuko dute. 11. urteurrenean 11 borrokari helduz!

Hurrengo asteburuetarako egitarau anitza prestatu du Oreretako gaztetxeak. Hona hemen egitaraua:

Urriak 8, larunbata:

– 18:00tan gurpil-poteo informatiboa herriko plazatik. (patinak, txirrindak edo dena delakoa)

– 22:30tan kontzertuak Gaztetxean: SUTURA, THE FE KAOS, TALDE SORPRESA

Urriak 15, larunbata:

– Goizeko 10:00tan kutxan Mendi-martxa Urdaburura. Izen ematea: ohiko lekuetan. (Hamaiketako autogestionatua, etxetik ekarri!)

– 21:00tan Bertso-afari autogestionatua Landare elkartean. Txartelak 6?tara salgai ohiko tabernetan.

Urriak 29, larunbata, Arenalean:

– 11:00tan gazte eztabaidak. Nola apurtu lotzen gaituzten kateak? Taldeak: sozioekonomia, kultura, aisialdia, errepresioa, hezkuntza, euskara eta komunikazioa.

– 14:00tan bazkaria (txartelak ohiko lekuetan salgai)

– 18:00tan kontzertu ibiltaria Arenaletik.

– 22:00tan Kontzertuak: PIKUTARA, SKANDALO PUBLIKO eta gehiago!

Amaitzeko esan Oreretako gaztetxeak Kukutzari elkartasuna adierazi diola:

Zabalaenea II

X

Kukutza III

Comments are closed.