EMTEk (Errenteriako Musika Taldeen Elkartea) 20 urte egin ditu. Ospatzeko CD bat atera du elkarteko 14 talderekin: “Rokc’n Rolla, 20 urtez mendian”

E.M.T.E 1991. urtean? sortu zen Oreretako musika talde ezberdinen bateratzearen ondorioz. Aurretik, kontzertuak eta beste ekitaldi batzuk antolatzen zituzten. ?On Bide? zineman hasi ziren entsaiatzen, elizarena zen lokalean. Apaizak, Joxin Agirre-k, animatu zituen elkarte legala osatzera, eta hala egin zuten. Banan-bana egin beharrean, denon artean udaletxeari entsegu lokalak eskatu, eta Zamalbide auzoko ?Tolare Berri? eskola ohia eskuratu zuten jarduera musikala garatzeko.

Gaur egun 19 musika talde biltzen dira EMTEn, 10 lokaletan banatuta. Eraikina kideen artean kudeatzen dute, eta mantentze lana beraien esku dago. Musikalki talde potenteak atera dira urte hauetan bertatik; entsaiatzen ari diren talde batzuk sariak lortu izan dituzte bai Euskal Herrian, bai Estatuan; bertan entsaiatzen duten taldeen mailaren adierazlea izanik.

20 ureteurrena ospatzeko atera duten CDan 14 abesti daude, eta 1000 kopia atera dituzte. CDa dohan zabaltzeko asmoa du EMTEk,? copyleft lizentziapean argitaratu dute, SGAEtik kanpo. Beraz, eskuratu eta zabaldu!

EMTEko 20. urtemuga ospatzeko Madalenetan kontzertua emango dute. Uztailaren 23an izango da, larunbatean, Zumardian, eta EMTEko taldeak jotzeaz gain gonbidatu berezi bat ere izango da bertan, Habeas Corpus

Guzti honetaz hitzegiteko, EMTEko kide eta Korumba taldeko abeslaria de Julen izan dugu Erretegian.

Entzun elkarrizketa [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-EMTEren20Urteurrena668.mp3]

Comments are closed.