Gazte1+Ez

2011/06/23
2007ko urtarrilean Jarrai-Haika-Segi terrorista izendatu zituztenetik 223 gazte atxilotu eta hauetatik 141 espetxeratu dituzte. Oasoaldeko gazteak ere ez dira libratu atxiloketa hauetatik, eta 2008ko apirilean Oiartzun, Orereta eta Lezoko etxeetan bortizki sartu eta 22 gazte atxilotzen saiatu ziren. Horietatik batzuek bost eguneko inkomunikazioa, torturak eta espetxea ezagutu zuten.
Uztailaren 18,19,20, 26, 27 eta 27an eskualdeko 17 gaztek epaiketa izango dute. 8 eta 10 urteko espetxe zigor eskaerei aurre egin behar diete, eta epaiketa eta euskal gazteek jasaten diten jazarpenaren aurka protestatzeko Gazte1+ez ekimena jarri dute martxan.
Ekimen honetaz hitzegiteko eta uztailerako antolatuta dituzten hainbat ekitaldiren berri emateko epaituko dituzten bi gazte oreretar, Maitane eta Hodeiertz, izan ditugu Zintzilik irratian.
Entzun elkarrizketa [audio:http://www.airean.net/zintzilik/public_html/audio/Dokumentuak/2011/Gazte1+Ez_110622.mp3]

1 Trackback or Pingback