Manu Ugartemendia preso oreretarra gose greba hasi zuen maiatzaren 2an Frantziatik kanporatu eta espainiar poliziaren eskuetan torturatua izatearen arriskuan baitago. 6 urte eman ditu espetxean Manuk Fratziako La Sante espetxean, Oreretatik 900 km-tara, eta Maiatzaren 13an bete zuen zigorra. Orduz geroztik erretentzio zentro batean dago eta Erretegian berarekin telefonoz hitz egiteko aukera izan dugu.

Entzun [audio:http://www.airean.net/zintzilik/public_html/audio/Dokumentuak/2011/Manu%20ugartemendia-20110518.mp3]

Manu Ugartemendiaren espultsioa salatzeko agerraldiak eta manifestazioak egin dira Oreretan maiatzean zehar. Amnistiaren Aldeko Mugimendutik Manuri? elkartasuna erakutsi diote eta gogor salatu dute berarekin darabilten joko ankerra: “Manuk amaitua du Frantziar Estatuan ezarri zioten zigorra, baina hala ere oraindik preso jarraitzen du, eta gainera Espainiar Estatura kanporatua izateko arriskuan. Beste behin ere euskal preso politiko bat bere buruaren aurkako neurriak hartu beharrean aurkitu da bere oinarrizko eskubideak aldarrikatzeko” adierazi du Amnistiaren Aldeko Mogimenduak.

Info +: http://oreretakopresoak.blogspot.com/

1 Trackback or Pingback