Urte luzez gazteak erabili ondoren empresako langile helduak jubilatzeko (errelebu kontratuaren bidez, eta hainbat aldi baterako kontratu erabiliz),langile kopurua urtez urtez jeisten ari da. izan ere, gazte hauek, urteetan (10-12 urteraino batzuk) lanean egon ondoren kaleratuak izaten dira.

LABeko kideok ezin genuen besoak gurutzatua gelditu, eta kaltetuekin batera Hutchinson multinazionalaren politika gelditzeko erabakia hartu genuen, Catelsa enpresaren prekarietatearen erabilera gelditzeko alegia.

Apirilaren 13 tik aurrera itxialdia burutu dute kontratua bukatzen zitzaien langileek. (24 orduz aste osoan).Lankide gehienok kontzentrazioak burutu ditugu egunero atsedenaldian, lanorduz kanpo langileen presentzia haundia izan da, eta elkartasunez, astebete iraun zuen gose greba burutu zuen LABeko kide den enpresa batzordeko buruak.

Ordutik hainbat bilera egin dira, eta LABek bere eskaerak plazaratu izan dizkio enpresari:
Prekarietatearekin amaitu eta aldi baterakoak diren 16 kontratuak mugagabe bihurtu. Aldi berean, osasun arazoengatik, eta sendagileen aginduz gose greba utzi zuen.
Ikusirik orain arte hartutako neurriek ez dutela enpresaren jarrera aldatu, eta gure osasuna arriskuan jarrita ere prekarietatearen erabilerarekin jarraitu nahi dutenez, maiatzaren 2tik aurrera GREBA mugagabea egingo dugu.

Entzun Catelsako langile batekin egindako elkarrizketa.

[audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-CatelsakoGreba586.mp3]

Comments are closed.