Korrika 17 bihar hasiko dela eta, gaurko Erretegian Oarsoaldeko Korrika arduraduna den jasonerekin izan gara. Jasonek Korrika prestaketa nola joan den eta hurrengo egunetarako egitaraua zein den azaldu digu. Amaitzeko Korrika Oreretara heltzen denean, apirilaren 12tik 13ko gauean zein ordutegi, ibilbide eta lekukoa nortzuk eramango duten aurreratu digu.

Entzun elkarrizketa [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-KorrikaJasone110402425.mp3]

Bestalde aipatu Oreretako Zintzilik irrati librean Korrikaren jarraipena egingo dugula
hurrengo egunetan.

– Apirilaren 7an, ostegunean, Korrikaren hasiera zuzenean emango dugu
Arrosako irratiekin batera.

– Hurrengo egunetan, eta Korrikak irauten duen bitartean, astelehenetik
ostiralera, Korrikarekin konexioa egingo dugu gaueko 21:00etan

– Eta Korrika Oreretatik pasatzen den egunean ere zuzeneko saioa egingo
dugu. Apirilaren 12an, asteartean, gauerdian hasiko gara saio berezia
egiten eta bertan Korrikaren ibilbidearen zuzeneko giroa, lekukoa eramango
duten lagun eta elkarteekin elkarrizketak, etab… izango ditugu.

Entzun Korrikaren ku?a [audio:http://www.korrika.org/wp-content/uploads/Korrika-badator.mp3]

Korrika 17 abestia:

[youtube]717bzfmAt3g[/youtube]

Comments are closed.