Atzo aurtengo Korrikaren aurkezpena egin zen Oreretan.

Korrika apirilaren 12an gaueko 2:00etan iritsiko da Oreretara. Oiartzundik helduko da, eta Oreretako erdigunea igaro ostean Lezoko bidea hartuko du. Ondoren Donibane, San Pedro, Trintxerpe eta Antxon ibiliko da Korrika eta berriz ere Oreretan sartuko da Oiartzunera itzultzeko eta hortik Hernanirako bidea har dezan.

Aurkezpenean oraindik gauza gehiago antolatu daitezkela aipatu zuten (Korrika batzordearen hurrengo bilera martxoaren 9an 19:00etan izango da Lau Haizetararen egoitzan), eta oraingoz data hauek dira kontuan hartu behar ditugunak:

– Martxoaren 20ean mus txapelketa Arkaitza tabernan

– Martxoaren 26an Gaztetxean kontzertua

– Apirilaren 1,2 eta 3an kuestazioa

– Apirilaren 8an, Korrika Txikia eta Gaztea

– Apirilaren 9an Kantu Jira eta Herri Afaria

– Apirilaren 10ean Muxikoak

Amaitzeko esan prentsaurrekoan Oreretako udalak jarritako trabak salatu zituztela ere, Korrika Kulturaleko 1. ekitaldia izan zen Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen emanaldia Poliroldegian egin baitzen, eta aurreneko aldiz udalak Polikiroldegia erabiltzeren truke 1.800 euro kobratzea erabaki baitzuen.

Dena dela Korrika lagundu eta euskararen alde egiteko aukera badugu, eta Korrika Lagun izateko txartela eta pinak Arkaitza eta txiki tabernetan eskuratu daitezke 12 euroren truke.

Entzun atzoko prentsaurrekoa [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-KorrikarenAurkezpenaOreretan443.mp3]

http://www.korrika.org

Comments are closed.