Otsailaren 1eko editorial bateratuari segida emateko, 2011ko otsailaren 15ean agerraldi bateratua egin zuten Donostian? publikoak ez diren euskarazko 80 hedabideek. Gaur egun 400.000tik gora biztanlek kontsumitzen ditu euskarazko hedabideak,eta euskarazko hedabideek etorkizunari aurre egiteko baliabide gehiago behar dituztela azpimarratu dute.

Gai honen inguruko informazioa, editorial bateratua eta astearteko agerraldiaren bideoa barne, http://www.blogak.com/ehedabideak topatuko dituzue.

Agerraldian izan diren 80 hedabideen artean Oarso Bidasoako Hitza dago, eta gaiari buruz eta eskualdeko Hitzaren egoerari buruz hitzegiteko bertako zuzendaria den Urko Etxebeste izan dugu Erretegian.

Entzun elkarrizketa [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-OarsoaldekoHitzarekin20110216917.mp3]

Comments are closed.