[youtube]7-eYMF7W8As[/youtube]

Igandean, otsailaren 13an Torturaren aurkako eguna da. Egun horretarako deialdi ugari daude eginak Euskal Herriko herrietan. Gure eskualdean hauek dira deialdiak:

Orereta: 12:30etan giza katea herriko plazatik.
Oiartzun:13:00etan elkarretaratzea plazan. Aste osoa zehar erakusketa pleno aretoan.
Lezo: 12:00etan kontzentrazioa herriko plazan.

Irratiko postan mobilizazio hauetan parte hartzera gonbidatzen gaituen herritar baten mezua jaso dugu. Hona? hemen mezua:

Otsailak 13, torturaren aurkako eguna

1981. urtea zen poliziak Joxe Arregi zizurkildarra atxilotu eta bederatzi egunez inkomunikatuta eduki zutenean. Ni oso gaztea nintzen orduan eta ez dut gertaera lazgarri honen oroitzapenik. Jakin badakit, ordea, poliziek egindako torturen ondorioz hil zela Arregi. Egun haietako infernutik atera zenean argiak izan ziren bere hitzak: Oso latza izan da. Carabancheleko kartzelan sartu zuten eta bertan hil zen jasandako tortura bortitzen eraginez; gorputza ubelduraz eta erreduraz josita zuela ere kontatu didate.

Pasa den urtarrilean Guardia Zibilak hainbat euskal herritar atxilotu zituen, haien artean Patxi Arratibel. Azken honek, aztnugal, hau da, laguntza idatzi zuen bere deklarazio polizial batean, inkomunikaturik egon zen epean. Tortura basatiak jasan zituela adierazi zuen ondoren.

Urteen joan etorrian, euskal herritarren tortura salaketak pilatzen doaz epaitegietako artxiboetan. Euskal Memoria Fundazioaren esanetan, azken 50 urtetan 10000 euskal herritar baino gehiago izan dira torturatuak. 2010. urtean, berriz, 82 lagun atxilotu zituzten Ertzaintzak, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak. Hauetako 78 inkomunikatuak izan ziren eta 63k torturak salatu zituzten.

Espainiako estatuak tortura tresna politiko gisa erabiltzen du. Torturaren bitartez, atxilotuen autoinkulpazioak eta hirugarren pertsonen inkulpazioak lortzeaz gain, ikaragarrizko izua zabaltzen du euskal herritarren artean. Torturaren erabilera sistematikoa da eta inpunitate osoz burutzen da. Eskema argia da: Espainiako estatuak torturatzeko agindua ematen du, poliziek torturatu egiten dute eta politikariek eta hedabideek hau guztia ezkutatzen diote iritzi publikoari. Hauek guztiek, beraz, paper garrantzitsua jokatzen dute torturaren erabilera ahalbidetzeko. Aipatzekoa da Auzitegi Nazionaleko Marlaska epailearen kasua. Berak agindu dituen 48 atxiloketetatik, 41 pertsona izan dira torturatuak.

Euskal Herria aro politiko berri batean sartu den honetan, Espainiako Gobernuak tortura erabiltzeko erabaki politikoa mantentzen du, basakeria handiz mantendu ere; Euskal Herria marko demokratiko bat erdiesteko ahaleginetan diharduen bitartean, Estatuak bere gerra estrategian tematuta jarraitzen du. Gaur gaurkoz, Euskal Herrian indarrean dagoen indarkeria bakarra Estatuarena da.

Euskal jendarteari, euskal herritarroi dagokigu torturaren gaitzarekin bukatzea. Bakoitzak bere esparrutik lan egin behar du horrenbeste urtetan dirauen torturaren erabilerarekin bukatzeko. Hilaren 13an, torturaren aurkako eguna da Euskal Herrian. Egun honetan gogoan izango ditugu Joxe Arregi eta torturak erail dituen beste hamabi euskal herritarrak. Torturaren aurkako oihua zabaldu eta aski dela esateko aldarrikapen eguna izango da igandekoa. Horregatik guztiagatik, 12:30ean Herriko Enparantzan egingo den mobilizazioan parte hartzeko gonbita luzatzen dizuet.

Arkaitz Aranburu

Comments are closed.

Previous Post
«