Oreretan, Euskal Preso Politikoen aldeko azken ostiraleko enkartelada indartzeari begira "Egin dezagun bidea" dinamika martxan jarri da. Bertan, eragile ezberdinekin harremana eginez ekimen ezberdinak burutuko dira. Aurrena euskalgintzako kideak izan ziren aurreko ostiralean, urtarrilaren 28an. Panelak eta pankarta eramateaz gain, bukaeran irakurketa ere egin zuten euskalgintzan diharduten hainbat lagunek. Hurrengo astean Santa Ageda bezperarekin batera koplak abestuko dituzte. Entzun enkarteladako komunikatua [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-Enkartelada_110128931.mp3] Bestalde aipatu Oreretako preso den Txikierdik 26 urte bete ditu espetxean borrokan eta 37 urte daramatza etxetik kanpo. Azken urteak Puerto III espetxean eman ditu eta orain Sevilla ii espetxean aurkitzen da. Azken hilabete hauetan txapeoan egon da, beste kideekin batera, bizi baldintza duinen alde borrokan. Egoera hau eta Oreretako beste presoak gogora ekartzeko, pankarta erraldoia jarri dute herriko etxe batean.
Info +: http://oreretakopresoak.blogspot.com