Urtarrilaren 27an Oreretako Zintzilik Irrati libreak grebarekin bat egingo du. Ondorioz greba egunean gure ohiko programazioa etengo dugu eta grebaren jarraipena egingo duten 2 albistegi berezi zabalduko ditugu FM 100 eta www.zintzilik.net-en bidez.

Goizeko saio berezia 10:00etatik eguardiko 14:00etara izango da, eta bertan goizak Orertan eta eskualdean izan duen eraginaren jarraipena egingo dugu ELA, LAB, ESK eta CGT-AIT sindikatoekin haremanetan jarriz. Euskal Herriko informazioa ere jasoko dugu http://twitter.com/grebaorokorra,? http://greba.euskalherrian.info/ eta Arrosako irratien bitartez, baita Catalunya eta Galizako albisteak, eta eguardian Donostian egingo den manifestazioaren berri emango dugu zuzenean.

Arratsaldeko saioa 17:00etan hasiko da, eta goizak emandakoaren laburpena,
Oreretan egingo den eskualdeko manifestazioren zuzeneko jarraipena eta
greba egunarean gogoeta egingo dugu gure kolaboratzaileekin.

Parte hartzeko: 943527407 eta zintzilik@sindominio.net

Comments are closed.

Previous Post
«