Ostiral arratsaldean Oreretako PSOEren egoitza aurrean aste honetako atxiloketak salatzeko konzentrazioa egin da.

Ondoren, asteroko ostiraleroko Euskal Preso Politikoen aldeko enkartelada egin da.

Enkartelada osteko komunikatua aste honetan jasandako erasoak ere salatu dira.

Entzun [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-Enkartelada110121729.mp3]

Oreretako Ezker Abertzaleak ere azken polizia operazioen inguruko idatzia kaleratu du.

Hona hemen Ezker Abertzaleak igorri digun komunikatua:

Info+: http://oreretakopresoak.blogspot.com/

Azken polizia operazioaren inguruan Oreretako EAb.ak:

Lehenik eta behin, gure kezka adierazi nahi dugu atxilotuek jaso dezaketen tratuarengatik., iazko 63 tortura salaketek kezka hau areagotzen dutelarik. Iraileko polizia operazioan, Guardia Zibilak tortura basatiaz egindako deklarazioetan ateratako izenak dira gaur atxilotutakoak. Tortura erabiltzen dute informazioa ateratzeko, hortik operazio berriak egiteko, berriz ere torturatzeko? Inkomunikazioa eta tortura eskutik helduak doaz. Tortura eta polizia operazioen amaierarik gabeko gurpila itzulika dabil Euskal Herrian.

Argi eta garbi, Euskal Herrian irekitzen ari den aro berria oztopatzea du helburu. Aurreko astean, egoera politikoak nahiz aukera historikoak eskatzen duen maila eta kategoria politikoa izateko eskatu genion Madrileko Gobernuari. Horregatik, gure galdera Espainiako gobernuari: alde batek hainbat urrats eman dituenean, zertarako operazio polizial hau? Zergatik? Erantzuna ageriko da, jendartea ?duros y blandos? bezalakoekin nahastu nahi duten arren, helburua, Ezker Abertzalearen apustu politikoa baldintzatzea da.

Polizia operazio guzti hauek, izaera politiko argia dute, lan politikoa zigortzen dute. Oraingoan, Nafarroan ematen ari den mugimendu politikoetan eragin nahi izan dute, Nafarroan independentziaren jarrera oro errotik moztu nahi izan dute. Estatu espainiarra, konponbide eskema bati ekiteari beldur da, hitzen beldur makila darabilte. Oker daude bada, ezker abertzalearen ekimen politikoa zapuztuko dutela uste badute. Determinazio osoz ekin genion apustu politikoari, eta determinazio osoz jarraituko dugu, eraso guztien aurrean, Euskal Herrian egoera benetan demokratikoa sortu arte. Ezker Abertzalearen apustuak atzera bueltarik ez du, baina prozesu demokratikoak, hau da, agertoki benetan demokratiko bat sortzeak, denon ekarpen eta konpromisoa behar du.

Azkenik deia luzatu nahi diogu euskal jendarteari estatuei ASKI DA! esateko. Errepresioa gelditzera behartzeko lana areagotzeko, egunotan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko. Nahikoa delako, demokrazia Euskal Herriarentzat!

Comments are closed.