Asteartean 25 urte bete dira Jokin Urain, Kixkur, atxilotu zutenetik. 9125 egun Sevilla, Teruel, Bonxe, Due?as, Herrera, Carabanchelen? 2009an kalera irtetzekoa zen, baina 197/12006 doktrina ezarri ziotenez, bere kaleratzea 2016ko urtarrila arte atzeratu dute.

Kixkurren egoera salatzeko Oreretako Amnistiaren Aldeko batzordeak prentsaurrekoa egin du, eta bertan bizi osorako kartzela zigorrekin bukatzeko eta Kixkurren egoera salatzeko? larunbatarako, urtarrilak 15, arratsaldeko 19:00etan, manifestazioa eta ondoren Landare elkartean egingo den afarian parte hartzera deitu du.

Prentsaurrekoaren testua eta info gehiago: http://oreretakopresoak.blogspot.com/

Comments are closed.