Xenpelar Bertso Eskolak antolatutako Bertsolari Gazteen XX. Xenpelar Saria ospatu da azaro eta abenduan Oreretan. 3 kanporaketa ospatu ziren aurrena eta bakoitzean sailkatutako 2 bertsolariekin finala abenduaren 8an.

Alaia Martin; Aitzol Barandiaran; Oier Aizpurua; I?aki Aleman; Unai Gaztelumendi; Ekhi Erremundegi; Julio Soto; Agin Rezola; Patxi Iriart; Saioa Alkaiza; Izar Mendiguren; Ane Labaka; Jone Uria; Odei Barroso; Arrate Illaro; Haritz Casabal; Manu Goiogana eta Asier Azpiroz izan ziren sariketan parte hartu zuten bertsolari gazteak, eta finalean txapela Astigarragako Agin Rezolak? jantzi zuen.

Xenpelar Bertso eskolako lagunei esker urte amaierako programazioan finalaren audioa entzun ahal izan dugu FM 100ean eta hona hemen finaleko bertso saio osoa entzungai Zintziliken webgunean ere.

Entzun [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-XenpelarSariaFinala2010565.mp3]

Bestalde, Lau Haizetara Euskaldunon elkarteak eta Xenpelar Bertso Eskolak antolatuta, Gabonetako bertso saioa izango da, abenduaren 26an, igandean, Errenteria Hiria Kulturgunean, arratsaldeko 18:00etan. Bertan Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Jexux Mari Irazu, Igor Elortza, Oihana Bartra, Josu Oiartzabal eta Unai Agirre bertsolariak ariko dira.

1 Trackback or Pingback