Abenduaren 21ean ohikoa den bezala San Tomas eguna ospatuko da Oreretan. Aurtengoa 24. San Tomasa izango da, eta berrikuntzekin dator, aurreko azoka guztiak Xenpelar AEK euskaltegiak antolatu ostean aurten herritar talde batek hartu baitu jairekin aurrera egiteko errronka. Udalaren inplikazioa ere aurreko urteetan baino handiagoa izango da, eta noski AEKko lagunak beraien esperientziarekin laguntzen jarraituko dute. Urte guzti hauetan egindako lan eskertzeko txerriak Xenpelar izena izango du aurten.

Egitaraua:

10:00etan. Azokaren hasiera.

11:00etan. Udal Txistulari Bandaren kontzertua.

11:30ean. Pregoia.

12:15ean. Bertsolariak.

14:30ean. Luncha Gamon Zumardian eta Herriko Enparantzan.

17:00etan. Musika eskolako trikitilariak.

18:00etan. Mutxikoak eta dultzaineroak.

19:30ean. Saskiaren zozketa egingo da

Gure aldetik esan behar dugu aurten Zintzilik irratia ez dela Zumardiko kioskotik zuzenean emititzen arituko, saiatu gara taldea biltzen baina irratikideen lan baldintzek ezinezkoa egin dute egunari erantzuteko lagun taldea osatzea… tira ea hurrengo urtean bertan gauden; eta bestela ere azokatik ibiliko gara gure errifak eta saltzen.

Asteleheneko Erretegian San Tomas 2010eko prentsaurrekoaren berri eman eta Xenpelar AEK euskaltegiko kide batekin hitzegin dugu. Hona hemen audioak:

Entzun Xenpelar AEKko kidearen elkarrizketa [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-Entrvsta_AEK_TomasEguna2010340.mp3]

Entzun prentsaurrekoa [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-RuedaDePrensa_TomasEguna2010394.MP3]

Comments are closed.