Donostialdea-Bidasoa Beheko Lurralde Zatiko Plana dela eta (gazteleraz PTP, Plan Territorial Parcial) badaramagu aste batzuk gaia jorratzen. Ez da gutxiagorako, plan honen arabera dagoeneko oso zigortua dugun bailara oraindik hormigoi gehiagorekin bet nahi dute eta.

Plan honek, adibidez, Lezo-Gaintxurizketan plataforma logistikoa, Superportuari eta AHTren oinarri, bertako baserri lurren gainean. Beste hainbat errepideren artean, Bigarren Ingurubidea Iruneraino luzatzea aurreikusten du, Orereta eta Oiartzungo nekazal lurrak zeharkatuz, eta Irunengo Olaberrian zentral termiko bat eraikitzea ere aurrekusten du.

Donostia, Astigarraga eta Hernani artean, Urumea bailara suntsituko dute, AHTren geltokia eta 20.000 etxebizitza berri aurrekusten baitituzte, eta Zubietan errauskailua, kartzela eta beharbada Gipuzkoako industrialderik handiena koka daitezke.

Halako plan erraldoiaren aurka mobilizatzeko asmoz, Hernanin, Irunen, Oiartzunen eta Lezon herritarrek eta talde ekologistek bilkurak egin diztute azken asteetan, eta Oreretan berriz, datorren abenduaren 16an, 19:00etan, bilera egingo da Oiarso Auzo elkartearen egoitzan.

Zintzilik iratiko Erretegian gai honetaz hitzegiteko Oarsoaldeko Eguzki talde ekologistako kide batekin izan gara, hona hemen elkarrizketa:

Entzun [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-Entvsta_Eguzki_101201941.mp3]

info: http://eguzkidonostia.blogspot.com/

Comments are closed.