Mikelazulok urtero antolatzen duen Herrien Astearen baitan (honezkero hamabosgarrena), azaroaren 18an, Oreretako etorkinen egoeraz gehiago jakin ahal izan genuen Joxin Arregiren eskutik, “Elkarrekin… duintasuna” aurtengo leloaren ikuspuntutik egindako hitzaldian. Joxin Arregi Oreretako apaiza da, eta urteak daramatza etorkinekin lanean. Diagnostiko interesgarria egin zuen, eta argi eta garbi utzi oraindik ere ezjakintasuna eta informazio desitxuratuaren ondorioz herritarron artean etorkinekiko ditugun aurreiritziak mantendu eta baita handitzen doazela ere.

Ondorengo linkan hitzaldia entzun dezakezue.

Entzun hitzaldia [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-EmigracionEnOrereta285.mp3]

Jaitsi hitzaldia hemen klik eginez

Comments are closed.