torturarikezGaur urriak 23 goizean,Niessen merkatalgunearen sarreran, ?torturarik ez? lemapean, hilaren 30ean Donostiara joateko deialdia luzatu da Oreretako kaleetan. Era berean torturaren gordintasuna kaleratu dute panel informatibo batzuekin eta bertan jarritako panpinekin. Horrela, momentu hauetan inkomunikatuak eta tortura arriskuan dauden 15 gazteren egoera salatu dute.

Info+: http://torturarikezmanifestaldia.blogspot.com/

Bestalde aipatu, atzoko atxiloketen ostean, Oreretako herritarrek kaleak pankartaz, kartelez eta pintadaz josi zituztela. Ertzainek, korrikaldi batzuen ostean, inor arrapatu ez, eta  euren inpotentziaz pankartak moldatu zituzten: «Euskal gazteria dago salgai, errepresioa da bidea…». Hona irratian jaso ditugun argazki batzuk:

gazteriasalgaiez

erepresioabideaez

Atxilotuei buruzko informazio gehiago http://www.askatu.org/

Comments are closed.