Askapenaren aurkako polizi operazioa izan da bart gauean, eta bertan Itsaso Lekuona, Unai Vazquez, Gabi Basa?ez, Walter Wendelin, Ruben Sanchez, David Soto eta Aritz Ganboa ere izan dira atxilotuak Hego Euskal Herriko hainbat herritan.

Gaueko 12:00ak inguruan, Oreretan, kalean, kaputxa jarrita zeramaten bi pertsonek Itsaso Lekuona eta Josu Arruabarrena hartu eta bi autotan sartu dituzte. Auzokide batek ikusi ditu kasualitatez eta familiari abisua eman dio. Familiak ez zekien zer zen, ez atxilotuak zeuden, ez bahitu egin zituzten. Familiak Ertzaintzan salaketa jarri behar izan du, eta orduan jakin du Espainiako Polizia Nazionalak atxilotu dituela operazio baten barruan. Josu Arruabarrena libre utzi dute ordu batzuetara eta Itsasok atxilotua jarraitzen du.

Info +: http://www.askapena.org (Askapenaren komunikatua)

Hala Bediko Suelta La Ollan egindako elkarrizketa

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren irakurketa

Comments are closed.