dendakArratsaldean ere grebaren jarraipena egin dugu Oreretako Zintzilik irrati Librean.

Grebak Oreretan eta eskualdean izan duen eraginari buruzko datuak eman eta Oreretan egin den manifestazioaren berri eman dugu.

18:30ean eskualdeko manifestazioa egin da Oreretan, manifestazio jendetsua eta bertako berriak jaso ditugu greba eguneko 2. albistegi honetan.

Hona hemen arratsaldeko irratsaio bereziko hainbat audio:

16:30ean Kotxe karabana irten da Gaztelutxotik. Entzun kotxe karabanaren kronika [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-E29KotxeKarabana968.mp3]

Eguneko balorazioa egiteko LABeko kide batekin egon gara. Entzun LABeko balorazioa [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-E29_LAB_balorazioa215.mp3]

Egunean zehar hainbat eragile sozialen komunikatuak eta balorazioak irakurri ditugu.? Horietako batzuk greba eguna beraien aldarrikapenak kaleratzeko aprobetxatu dute, adibidez arratsaldean Jaizkibel Bizirik taldekoek mahaia ipini duten Jaizkibel egin nahi duten kanpo kaiaren aurkako sinadurak biltzeko. Entzun Jaizkibel Bizirikeko kidearekin egindako elkarrizketa [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-E29_JaizkibelBizirik521.mp3]

Eta aipatu bezala grebaren azken ekitaldia arratsaldean Oreretan egin den manifestazio jendetsua izan da. Entzun Oreretako manifa amaierako komunikatua [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-E29_Oreretako_manifako_Komunikatuak154.mp3]

Manifestazio ondoren arranoak bertako kronika ere egin du.

Entzun Oreretako manifestazioaren kronika [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-E29OreretakoManifarenKronika439.mp3]

Eta guzti hau, eta askoz gehiago, izan da E_29ko grebak Zintzilik irratian eman duena. Amaitzeko eskerrak eman behar diegu goiz eta arratsaldez Zintzilik Irratiko mikroetara eta Herreriara hurbildu diren guztiei.

Comments are closed.