Goizeko 10etan hasi gara grebaren saio bereziarekin Zintzilik Irratian. Baina grebaren jarraipena goizeko 6etan Alcampon deituriko piketearekin hasi dugu. Bertan 2 zutabe antolatu dira eskualdeko poligonoetara hurbildu direnak, eta nahiz eta ertzaintzaren presentzia izan hainbat momentutan, lan informatiboa aurrera eraman ahal izan dute. Orokorrean enpresa guztiak itxi dute.

Entzun arranoa goizeko piketetan [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-E29Greba_1arranoa_Oarsoaldea_100629857.mp3]

Ondoren, 9.30etan Oreretako Foru plazatik abiatu da beste pikete informatiboa. Oreretako herrian ere greba erabatekoa da.

Entzun arranoa Oreretako piketean [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-E29_2arranoa_Orereta662.mp3]

Goizean zehar LAB, ELA, ESK eta CGT-LKN sindikatuetako kideekin izan gara, eta grebaren arrakasta nabarmentzeaz gain honen zergatiaz ere aritu zaizkigu:

Entzun LAB [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-E29LABOrereta010629657.mp3]

Entzun ELA [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-E29ELAOarsoaldeaBidasoa344.mp3]

Entzun ESK [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-E29_ESK_Oarsoaldea631.mp3]

Entzun CGT-LKN [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-E29_CGTLKN_Orereta122.mp3]

Eguardian Hala Beditik Euskal Herriko irrati libreentzat egin den saio informatiboa entzun dugu.

Donostiako manifan ere izan gara. Hiru zutabe abiatu dira Amara, Antiguo eta Saguesetik. Gure arranoek Sagues eta Antiguoko zutabeen berri eman digute.

Entzun arranoa Sagues [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-E29Sagues920.mp3]

Entzun arranoa Antiguo [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-E29_Arrano4_Antiguo756.mp3]

Donostiako manifa jendetsuaren amaiera ere zuzenean eman dugu Donostiako Bulebarretik.

Entzun Donostiako komunikatuak [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-E29DonostiakoManifarenKomunikatuak146.mp3]

Goizeko saioa amaitzeko Agustin Sarasolaren kolaborazioa entzun dugu.

Entzun Agustinen kolaborazio [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-E29_Agustin_Kolaborazioa706.mp3]

GREBAREN DATUAK OARSOALDEAN:

Asanblada ostean aste honetan greba egitea erabaki zuten enpresak:

– Orereta: Papresa, Urkabe , Sabeco, Katea-Legaia, Iberconta, Ruedas Roar, Mecanoplastica, ABB, Udaleko langileak, …

– Lezon: udaletako langileak, Salva , Montajes y reparaciones Pasai, Serviocio , Amcor, Algeposa

– Oiartzun: udaletako langileak, Onity , Maquinaria Geka, Ramon Vizcaino, Gipauto, Mariskone, Sanmarkosene, zaharren etxea, Alcampo

+++ Info gehiago, ? http://greba.euskalherrian.info webgunetik jasoa (ELA eta LAB sindikatuek eman dituzten datuak dira)

Greba, Lezon

– Udala: erabatekoa izan da greba.

– Anbulatorioa: Gutxieneko zerbitzuak bete dituzte.

– Garraioa: Gutxieneko zerbitzuak bete dituzte RENFEk eta Herribusek.

– Industria: ia erabatekoa izan da greba herriko industrialdeetan.

– Komertzioa: Herriguneko denda guztiek itxi dute.

Greba, Oiartzunen

– Udala: erabatekoa izan da greba.

– Anbulatorioak: Gutxieneko zerbitzuak bete dituzte.

– Garraioa: Gutxieneko zerbitzuak bete dituzte EuskoTrenek eta Herribusek.

– Industria: ia erabatekoa izan da greba herriko industrialdeetako enpresa handietan eta txikietan.

– Komertzioa: Herriguneko eta auzoetako dendek itxi dute. Carrefour ez dute zabaldu (bertako denden gehiengoak ere grebarekin bat egin du); Alcampo, berriz, tarteka izan da zabalik. Mamut merkatalguneko dendetan grebak eragin handia izan du.

Greba, Pasaian

– Udala: erabatekoa izan da greba.

– Anbulatorioak: Gutxieneko zerbitzuak bete dituzte.

– Garraioa: Gutxieneko zerbitzuak bete dituzte EuskoTrenek, RENFEk, Herribusek eta Areizaga enpresako autobusek (herri barruko lineak eta kanpora doazenak).

– Industria: ia erabatekoa izan da greba Pasaiako portuan, zamaketariek, eta kamioi gidariek, besteak beste, greba egin dutelako.

– Komertzioa: Antxoko, Trintxerpeko, Donibaneko eta San Pedroko herriguneetan ia denda guztiek itxi dute.

Greba, Errenteria-Oreretan

– Udala: langileen gehiengoak greba egin du, baina batzuk lanera joan dira.

– Anbulatorioak: Gutxieneko zerbitzuak bete dituzte.

– Garraioa: Gutxieneko zerbitzuak bete dituzte EuskoTrenek, RENFEk, Herribusek (herri barruko lineak eta kanpora doazenak.

– Industria: herriko industrialde guztietan jarraipen handia izan du grebak. Niessen enpresan erabatekoa izan da greba, eta Papresan, esaterako, jarraipen handia izan du. Beissierren, langileen erdiak-edo egin du greba.

– Komertzioa: herrigunean ia denda guztiek itxi dute.

Pasai San Pedroko jaietan, goizean ekitaldirik ez

Pasai San Pedroko Jai Batzordeak greba egunarekin bat egitea erabaki du. Izan ere, Pasaiako barrutiko jaiak ospatzen ari dira egunotan. Hona Jai Batzordeak egin duen oharra, hitzez hitz: ?Ekainaren 29rako ELA-LAB-ESK-STEE/EILAS-EHNE-HIRU eta CCOO sindikatuek egindako Greba Orokorrerako deialdia dela-eta Jai Batzordeak honako hau erabaki du: Ekainaren 29an goizean Jai Batzordeak antolatutako ekitaldiak bertan behera uztea eta arratsaldean egitarauan dauden ekitaldiak egitea. Erabaki hau dela eta egitarauan aldaketa bi egin dira : Ekainaren 29an eguerdiko 12etan programaturiko Haurren Artzainak eta Inudeak ekainaren 28an arratsaldeko 18:00etan egitea eta egun honetan antolatutako Txikien Eskupilota Txapelketa ekainaren 29an arratsaldeko 17:30etan egitea?.

Eskualdeko manifestazioa, 18:30ean, Errenteria-Oreretan

ELA, LAB, EILAS, ESK, Hiru, EHNE, CCOO Euskadi, LSB, CNT eta CGT sindikatuek gaurko deitu duten grebaren eskualdeko ekitaldi nagusiena 18:30ean hasiko da, Errenteria-Oreretako Gamon Zumarditik. Eskualdeko manifestazioa izango da, eta bertara joateko grebarekin bat egin duten guztiei eskatu diete.

Arratsaldean, 18:00etatik aurrera berriz izango gara Oreretako Uhin libreetan, FM 100ean, arratsaldean Oreretan 18:30ean dagoen manifaren berri eta egunak eman duena laburtzeko.

Saio hau egiteko http://greba.euskalherrian.info eta indymedia.euskalherria izan ditugu informazio iturri; eta ezin dugu amaitu Zintzilik irrati librean hitzegiten aritu diren langile, sindikatu, kolaboratzaile eta arranoei eskerrak eman gabe.

Comments are closed.