Oreretako Gaztainoko Errepublika Independiente eta Intsumituko jaiak badatoz. Ostiraletik ekaina 23 bitarte jai herrikoietaz gozatzeko aukera izango dugu. Aurtengo kontzertuak gaztetxean izango dira: Ostiralean Bad Sound System eta Nunguayaz, eta larunbatean Sattira, Harrika, Trifulka eta Skapando.

Hona hemen talde horietako batzuen bideoak:

[youtube]PkTkiJxbUKY[/youtube]

[youtube]rzoSd2LKs9I[/youtube]

[youtube]TtBTyA3DVjk[/youtube]

[youtube]-Ztihk9YtPw[/youtube]

Eta kontzertuaz gain askoz gauza gehiago, hona hemen egitaraua:

Ekainak 18, ostirala
18:30. Porrotx pailazoaren emanaldia. Maritxu Moxkorrari ongietorria egingo dio.
Ondoren. Txupinazoa. Eta jarraian buru handiak.
20:30. Patata tortilla lehiaketa.
Jarraian. Afari merienda prestatutako tortillekin. Jai Latinoak girotuko du afaria.
23:00. Soneros de Changuiren kontzertua.
Segidan. Jai Latinoa goizaldera arte.
Gaztetxean. Kontzertuak: Bad Sound System eta Nunguayaz. 23:00etatik aurrera.

Ekainak 19, larunbata
16:00. Mus txapelketa.
17:00. Haur jolasak. Aldatzeko arropa, toalla eta kaskoa eramatea gomendatzen da.
21:00. Bertsorgina. Bertsolariak: Sustrai Kolina, Be?at Gaztelumendi, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, eta Haritz Casabal. Gai jartzaileak: Esteban Mariarena eta Oihane Enbeita.
Ondoren. DJ 2ttor.
Goizaldean. Baratxuri zopa.
Gaztetxean. Kontzertuak: Sattira, Harrika, Trifulka eta Skapando. 23:00etatik aurrera.

Ekainak 20, igandea
12:00. Helduen jolasak: toka.
Jarraian. Bazkaria.
18:00. Mundutik Gazta?ora eta Gazta?otik mundura. Hainbat etorkinek euren herrietako kultura erakutsiko dute: musika, dantza gastronomia.

Ekainak 23, asteazkena
17:00. Su gaua.
Bitartean. Haurrentzako Itziarko asto, poni eta xexenak.
Arratsalde osoan. Txosna, sardinak, lukainka, sahieskia eta musika.

1 Comment