Larunbata honetan Lezon Agerian ekimena hasiko da. Agerian artea eta artistak agerira ateratzeko gunea sortu da. Ekimen hau arte mota, bide eta espresio ezberdinetan lanean ari diren pertsona eta kolektiboen elkar?ezagutzera doa bideratua. Aldi berean, artista horiek euren lanak agerira ateratzeko baliabide eta guneak zabaltzea da egitasmo honen helburua, ezohiko leku edo momentuetara ikuskizunak eramanez. Egun, sortzaileek erakutsi eta konpartitzeko dituzten zailtasunen aurrean eta orokorrean udal eta instituzioek haienganako duten ezagutza ezaren ondorioz, sortzaileak aurrea hartu beharrean aurkitu gara. Asmo honen lehen fruitua Lezon Agerian jaialdia izango da. Ekainaren 12an ospatuko den jaialdi honetan Lezoko kaleak ikuskizun ugariz beteko dira. Karlos Saldise plazatik hasi eta bertan bukatuko den karabana musikal batek ibilbide artistikoa egingo du Lezoko kaleetan zehar, herriko txoko ezberdinetan ikuskizunak gozatzeko parada izango dugularik. Bertan artista ugari izango dira elkar ezagutu eta espresiobide ezberdinak erakusteko. Aurrerantzean beste herri eta espazioetan ekimenak antolatzea da proiektu honen xedea. Agerian ekimenean kolaboratzeko interesa duen oro agerian@googlegroups.com elkar gunera idaztera gonbidatu nahi dute, horrela informazioa konpartitzeko kontaktu sarean sartzeko.
Arte eta espresio ezberdinen topaketa izango den ekimen honetaz hitzegiteko Ander izan dugu Erretegian. Entzun elkarrizketa hemen:
Entzun [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-Erretegia_Agerian_Lezo_100608942.mp3]
Info +: www.agerianlezo.blogspot.com
Arratsaldeko 16:00etatik gaua bitarte izango diren ekitaldietan Zintzilik irratiko kideek ere parte hartuko dute, eta arratsaldeko 20:00etan “Matxura Buruan” zuzeneko saioa Txerrimu?o aurrean ikusi ahala izango da.
Egitarau osoa:
16.00 Karlos Saldise plazan:
-Tip tap clap elkarteko haurren eskutik break eta sormen dantza eta Murixka taldeko helduak
-“BELDURTI -kAKATI” Clown bakarhizketa, Txintxetilla-ren eskutik
-“Mariposa, deportes, el sue?o” emanaldia “Manos k r?en” gor elkartearen eskutik
17.30 Goiko funk jam eskolako musikariekin kamioia aterako da Lezoko kaleetara, emanaldien arteko bidea musikatuz
17.45 Pikukaleren ondoko plazan:
-“Como como coco me descoco poco” antzerkia Qu?madura teatro-ren eskutik
18.10 Donibane kaleko iturrian:
-?Eurre? txalaparta saioa
18.30 Frontoian:
-“Grabatudantza” txokolarte kolektiboak ekarria
19.20 Udaletxe aurrean:
– Enekora-ren kontzertu akustikoa, kora (arpa afrikarra) eta ahotsa
-?El milagro de traba? Nal?a clown-en eskutik
19.40 Pikukaleren ondoko plazan:
– Imanol Karballo eta Mikelazulo, poesia, musika, kantua
20.05 Txerrimu?o aurrean:
-?Matxura buruan? zuzeneko irrati saioa
-?La cigarra y el grillo? kontzertu akustikoa, kitarra eta bibolina
22.00 Karlos Saldise plazan:
-Tip tap clap-eko kideen eskutik dantza saioa
-?Hip hip hop? Miarritzeko breakdance elkartearen eskutik dantza saioa
-Selektah Stepi (bad sound system) taldearen kontzertua
Emanaldien arteko bidea kamioi musikal batek gidatuko du eta ?manos k r?en? kolektiboko clown-ek aurkeztuko dituzte ikuskizunak