Aurreko astean kontatu genizuen bezala Ertzaintza Oreretako bost tabernetan sartu eta bertatik euskal preso politikoen argazkiak eraman zituzten. Bortizki eta epailearen agindurik gabe sartu ziren, jendea mehatxatuz eta identifikatuz. Argazkiak atera zituzten eta dena bideo kameraz grabatu zuten. Tabernak osorik miatzen ahalegindu ziren.

Gertakari horien ostean herriko kaleetan presoei elkartasuna adierazten zieten muralak agertu ziren. Hona hemen horietako bat:

Presoen gaiarekin jarraituz igande goizaldean, Extremera espetxean preso dagoen Sonia Jacinto Oreretarra bisitatzetik zetozela, auto istripua izan zuten haren hiru lagunek. Larriki zauriturik ez badaude ere, hospitalera bisita egin behar izan zuten eta autoa suntsiturik geratu zen.
“Dispertsioaren beste ondorio bat dugu asteburu honetakoa, Dispertsioa hiltzailea!”, salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.

Sonia jacinto Oreretarra 2009ko urriaren 13an ezker abertzalearen aurka egindako sarekadan atxilotu zuen� Espainiako Poliziak, Arnaldo Otegi, Rufi Etxeberria, Rafa Diez Usabiaga, Arkaitz Rodriguez, Amaia Esnal, Txelui Moreno, Miren Zalabeta, Mañel Serra eta Ainara Oiz kideekin batera, Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta, Batasunaren Mahai Nazionala berriro osatu nahi zutelakoan. Epaileak Otegi, Diez, Jacinto, Rodriguez eta Zabaleta kartzelara bidali zituen. Orduz geroztik Estremera espetxean (Madril, Espainia) daukate preso Sonia Jacinto.

Entzun [audio:http://www.mundurat.net/zintzilik/audio/kunak/Presoak_Sonia_jacinto.mp3]

OSTEGUNEAN 3 ORERETAR EPAITUKO DITUZTE

Amaitzeko Ezker Abertzaleak asteburu honetan emandako prentsaurrekoaren berri emango dugu, bertan ostegunean 3 oreretarren aurkako epaiketa egingo dela salatu eta hauei elkartasuna adierazteko 2 zitaren berri eman zuten: Donostiako epaitegiaren aurrean 09:00etan eta herriko enparantzan 20:00etan

epaiketarikez100606

2008ko apirilaren 19an Oreretan izandako gertakarien harira, herriko hiru pertsonen kontrako epaiketa hasiko da ostegunean. Hori dela-eta Oreretako ezker abertzaleak, “babesa eta elkartasuna adierazteko” Donostiako epaitegiaren aurrean 09:00etan eta herriko enparantzan 20:00etan egingo dituen elkarretaratzeetara gerturatzeko deia egin zien herritarrei joan den ostiralean egindako agerraldian.

Hona hemen gertakari haien inguruko bideo-montaia:

[youtube]lTRXFikmxQ4[/youtube]

Amaitzeko agerraldian irakurritako komunikatua:

Arratsalde on!

Hemen bildu garen herritarrak, ondorengoa adierazi nahi dugu:

2008ko apirilaren 18an, espainiako polizia nazionalak oarsoaldean, Segiren aurka burututako operazio polizialaren ondorioz, oreretako hainbat gazte atxilotu eta inkomunikatu zituzten. Operazio hark eragindako samina eta haserrea bizirik dago oraindik gure artean, herritarren artean. Izan ere, gazte hauek espainiar poliziaren eskuetan inkomunikatuak egon ziren egunetan torturak jasan zituzten, batzuk espetxea zer den ere ederki ezagutu dute, eta ezin ahaztu, nola ez, sarekadaren ondorioz bizitza emateko konpromisoa hartu eta ordutik gure artean ez dauden kideak.

Operazio poliziala, bi sarekada ezberdinetan eman zen. Lehen sarekada salatu asmoz, 2008ko apirilaren 20an, oreretako ezker abertzaleak agerraldi bat ematea zuen asmo; agerraldia eman aurretik, ohikoa den moduan, herritarrak operazioa salatzen zuen propaganda jartzen ari zirela, zipaioek identifikatu eta erretenitu egin zituzten. Orduan, agerraldia eman asmoz zeuden ehundaka herritar, bertara gerturatzen hasi ziren, eta agerraldi bat burutzea helburu zuen goiz hura, sarraski batean bihurtu zuten zipaioek: bi herritar atxilotuz, horietako bat ospitalera eraman behar izan zutelarik, eta hainat tiro airera botaz. Hau gutxi balitz, komunikabideen bitartez jasan genuen intoxikazio mediatikoa ikaragarria izan zen, gezurretan oinarritutako bertsio ofizialak zabalduz. Hala ere, agerian geratu zen, muntai polizial baten aurrean aurkitzen ginela, irudi batek, mila hitzek baino gehiago balio baitute.

Zoritxarrez baina, gertaeren ondorioz, oreretako hiru herritar datorren astean, ekainaren 10ean, gezur eta testigantza faltsuetan oinarritutako akusaziopean epaituak izango dira Donostiako epaitegian, bakoitzari 6 urte, 7 urte eta 7 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen dietelarik. Beraz, ekainaren 10ean gure babesa eta elkartasuna adierazteko bertara gerturatzeko deialdia egiten diegu herritarrei, goizeko 9:00etan Donostiako epaitegira eta arratsaldeko 20:00etan, Herriko Plazan burutuko dugun elkarretaratzera.

Bestetik, azken urtean euskal preso politikoen inguruan abiatutako sorgin ehizarekin jarraituz, aste honetan oreretako hainbat tabernarik jasandako errepresioa gogora ekarri eta salatu nahi dugu, eta jasaten ari diren jazarpenaren aurrean gure elkartasuna adierazi.

Argazki hauek, ezer baino hobeto adierazten dute Euskal Herriak bizi duen gatazka politiko eta armatua, euskal preso politikoak gatazkaren ondorio direlako eta beraz, argazkiak ezabatzearen oinarria hor kokatzen dugu, herri honek pairatzen duen ukazio eta inposaketan.

Salbuespen egoera itogarri honek, geroz eta ageriago uzten du Euskal Herriak aldaketa politikoa gauzatzeko duen beharra. Aldaketa hori, inadar metaketa eta herri aktibazioan oinarritutako Prozesu Demokratikoa artikulatuz lortuko dugu, helburu jakin batekin: Autodeterminazioa eta Lurraldetasunaren korapiloak askatuko dituen Marko Demokratiko bat eraikiz.

Bide honetan aurrera egiteko gure borondate eta konpromisoa berresten dugu.

Oreretako Ezker Abertzalea

Comments are closed.