Ekainaren 5ean Herrera de la Mancha eta Alcazar de San Juan espetxeetara martxa antolatu dute presoen senideek eta lagunek. Modu honetan urtean zehar presoek egindako ekimenekin bat egin eta elkartasuna adierazi nahi da.

Dagoeneko zenbait kartzeletara egin dira martxak Euskal herriko hainbat eskualdetatik, eta gure eskualdetik Herrera de la Mancha eta Alcazar de San Juan kartzeletara izango da martxa. Martxa honekin sakabanaketarik ez, biziarteko zigorrik ez eta gaixotasun larriak dituzten presoak kaleratzea aldarrikatu nahi da.

Martxan bisitatuko diren espetxeetan eskualdeko bi preso daude, Oiartzungo Ander Errandonea (Herrera de la Mancha) eta San Pedroko Jon Ander Urkizu /Alcazar de San Juan). Bi preso hauek zigorrak aspaldi beteta zituzten, eta egoera berean dira ere eskualdeko beste preso hauek: Jokin Urainek, Estanix Lopezek, Juantxo Lasak, Jose Maria Mujikak eta Josu Zigandak (azken hau gose greban egon da aurreko astean jaengo espetxean).

Astearteko Erretegian Bego?a Sagarzazurekin egon ginen martxaren arrazoiei buruz hitzegiten. (Ezin dugu elkarrizketako audioa ipini arazo teknikoak direla medio, baina hemen duzue martxara deitzeko egindako prentsaurrekoaren bideoa Oarsoaldeko Hitzaren eskutik):

[Vimeo]11918999[/Vimeo]

Comments are closed.