Aste honetan Israelen azken sarraskia bizi izan dugu. Gazara abiatzen zen laguntza humanitarioko ‘Flotilla de la Libertad’ itsasontziak erasotu eta 19 lagun erahil ditu Israelek.

Estatu sionistaren azken eraso honi erantzuteko munduan eta Euskal Herrian zehar? mobilizazioak antolatu ziren. Erasoaren egun berean, astelehenean, eta asteartean elkarretaratzeak egon ziren Donostian, eta sarraskia salatzeko H&M dendaren aurrean? Israelgo kolaboratzaileen aurkako boikota eskatu zuten.

Astearteko Erretegian Askapeneko kide batekin egon ginen mobilizazioen berri izateko. (Ezin dugu elkarrizketa hemen ipini arazo teknikoak direla medio)

Info +: http://www.askapena.org/ , http://www.israeliboikot.org/

Amaitzeko aipatu elkarretaratzea egingo dela Oreretan ostiralean? Israelen erasoa salatzeko,? elkarretaratzea arratsaldeko 19:30ean Niessen merkataritza gunean izango da. Palestinako kausarekin lotutako hainbat lagunek deitu dute elkarretaratzea? eta Israelgo armadak Askatasunaren flotilla-ren kontrako erasoa gaitzestea eta palestinarrei babesa ematea da asmoa.

Comments are closed.

Previous Post
«