Atzo eta herenegun arratsaldean Oreretako 5 tabernetan sartu zen Ertzaintza presoen argazkiak kentzera. Bortizki eta epailearen agindurik gabe sartu ziren, jendea mehatxatuz eta identifikatuz. Taberna hauetan argazkiak atera eta bideo kameraz grabatu zuten dena. Gainera, dena miatzeko ahalegina egin zuten, baina kasu batzuetan tabernariak ez zien utzi. Tabernariei presoen argazkiak zituzten tabernetako jabeei argazkiak kentzeko bihar arteko epea eman diete.

Miaketen lekuko batek zintzilik irratiari adierazi dionez “Elkartasuna kriminalizatu nahi dute, baina guk ez diegu gure presoei elkartasuna ukatuko. Oztopo, mehatxu, eta epaitegi faxista guztien gainetik gure herriko semeak beti presente edukiko ditugu, argazki, eskutitz zein bihotzetan. Gora euskal preso eta iheslari politikoak!!”

Comments are closed.