Aurreko astean Pasaiako portu agintaritzak Jaizkibelgo Superportuari buruzko inkesta baten emaitzak plazaratu zituen. Portu agintaritzak agindutako inkesta hau Jaizkibelen eraiki nahi duen kaiaren aldekoa bezala plazaratu badu ere Jaizkibel Bizirik -ek kontrako irakurketa egin du.

Jaizkibel Bizirik-ek kanpo kairen alde gero eta jende gutxiago dagoela adierazi du, orain plazaratutako eta orain dela 2 urtetako emaitzak konparatuz. Komunikazioan inbertsio handiak egin arren, %11k soilik kontsideratzen du kanpo kaia positibo”, azaldu du Jaizkibel Bizirikek. Alde beretik Portu agintaritzak Ikerfel enpresari agindutako inkesta hau oso erasokorra izan dela eta elkarrizketatuak presionatu dituztela salatu dute.

Zintzilik iratiko Erretegian Jaizkibel Bizirik taldeko kide batekin hitzegin genuen inkesta honi buruz, eta Jaizkibel inguruan eman diren azken berrien inguruan. Hona hemen elkarrizketa:

Entzun [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-Erretegia_JaizkibelBirizik_100517123.mp3]

Info gehiago Jaizkibel Bizirik-en web orrian

Comments are closed.