poesia-astea-2010

Mikelazulo kultur elkarteak eta batBada ekimenak antolatuta X. poesiaren astea ospatuko da Oreretan maiatzaren 11etik 23ra.

Asteleheneko Erretegian Iker antolatzailearekin egon ginen eta berak batBada ekimenaren nondik norakoak eta X. poesia astearen edukiak azaldu zizkigun.

Entzun elkarrizketa [audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-Erretegia_Poesia_astea_100510484.mp3]

X. Poesia astearen egitaraua:

Maiatzak 11, asteartea

19:00 AIREA IBILTZEKO ERAK. Talde-errezitaldia, zirku-telak eta musikarekin. Fanderian, bidegorriaren alboan dagoen parkean.

Maiatzak 12, asteazkena

19:30 HATSAREN OLERKI BUSTIAK bideoaren aurkezpena MIKELAZULON

20:00 batBada ale berrien aurkezpena (I): Idoia Beratarbideren BEGIRA eta Ander Fernandez eta Maite Gurrutxagaren MATHILDE ETA ATEA / MATHILDE Y LA PUERTA.

Maiatzak 13, osteguna

19:30 Egunsentiaren buruan errezitaldia. Aim? C?saire, negritudearen poeta MIKELAZULON.

Maiatzak 14, ostirala

20:30 EURIA ARI DU olerki musikatuak. Fertxu Izquierdo eta Aitzol Lasaren eskutik MIKELAZULON.

Maiatzak 15, larunbata

19:00 batBada ale berrien aurkezpena (II): Marialuz Albuja idazlearen EZINEZKO PENDIZA poema bildumaren aurkezpena. Egileak berak errezitatuko du, batBada ekimeneko arlo ezberdinetako sortzaileen laguntzarekin XENPELAR ETXEAN

(Poemen itzultzaileak: Asier Sarasola eta batBada. Alearen diseinua: Allende Arnaiz).

Maiatzak 19, asteazkena

19:30 Marialuz Albuja ezagutu. Idazlearekin solasaldia, eta ostean mikroak zabalik poemak irakurri edo gitarra hartu nahi duen ororentzat MIKELAZULON

Maiatzak 23, igandea

19:00 IRATZEEN ESPORAK liburuan oinarritutako errezitaldia. Igor Estankona (hitzak) eta Borja Estankonaren (kantak) eskutik MIKELAZULON.

Comments are closed.