I?aki Gracia Oreretako euskal preso politikoa libre gelditu da gaur. Espainiako Entzutegi Nazionalaren arabera talde armatuko kide izateagatik bete beharreko kondena aurrez betea zuen frantziar estatuan, bertan zortzi urte preso egin baitzituen.

2000. urteko irailaren 15ean atxilotu zuen frantziar poliziak eta bere aurkako epaiketan hamar urteko espetxe zigorra eta frantziar lurretan bizitzeko debekua ezarri zioten.

Urte hauetan sakabanaketa politika gogotik ezagutu du I?akik ere, besteak beste Fresnes ( 2000/09/19), Boys d Arcy (2000/12/11), Fleury (2001/10/04), La Sante (2003/01/03), Lannemezan (2003), Soto del Real (2008-11-17)? eta Puerto I (2008-12-17) espetxeetan egon delarik.

Comments are closed.