Maiatzaren 5ean hasiko dira Oiartzunen hondakin organikoen atez ateko bilketarekin. Dagoeneko hasi dira kuboen banaketarekin, eta igandean, maiatzak 2, jaia antolatu dute sistema berriari ongietorria eman eta urtetan kaleetan izan diren zabor kontenedorei agurra emateko.

Atez ateko hondakinak biltzearen prozesua luzea izan da, bilera asko egin dira bizilagunekin gaia azaltzeko eta bilketa sistema honen onurak jakinarazteko (adibide onena Usurbilgo herriarena izan delarik). Dena dela, oztopoak jarri dituztenak ere egon dira, Zubietako erraustegiaren alde daudenak ere badira eta, azken finean, atez ateko bilketak zaborren kudeaketa hobea badakar ere ez ditu arazo guztiak konpontzen.

Guzti honetaz hitzegiteko Erraustegien aurkako taldeko partaide den Kepa Olaiz oiartzuarra izan dugu Erretegia saioan. Entzun elkarrizketa hemen:

[audio:http://blip.tv/file/get/Erretegia-Erretegia_elkarrizketa_Atezate_100426987.mp3]

Info +: http://atezate.oiartzun.org/

Comments are closed.