Islandiako Eyjafj?llajokull sumendiaren leherketak atmosferara jaurtitako errautsek sekulako buruhausteak ekarri dituzte hegazkin konpanientzat eta hauek erabiltzen diztuzten bezeroentzat.

Guk, berriz, egun hauetan gure zeruak inoiz baino garbiagoak ikusi ahal izan ditugu. Eyjafj?llajokull-i esker ez da hegazkinik ibili, eta ondorioz zarata gutxiago, kutsadura gutxiago eta marra txuri gutxiago gure zeruetan. Erretegirako albistea prestatzen ari ginela, hara ze topatu dugun gure zeruetan gero eta maizago ikusten ditugun marra txuri horiek direla eta:

[bliptv]2036106[/bliptv]

[bliptv]1785300[/bliptv]

Bideoak http://4egunetaneginak.blip.tv aurkitu dugu, honako testuekin:

Azkenaldian gure zeruetan dabiltzan hainbat hegazkinek uzten dituzten arrasto kimikoekiko kezkak, bideo hau egitera bultzatu nau. Zer ari zaizkigu goitik-behera isurtzen? Zertan dabiltza gure zeruetan? Zer egiten ari dira gure osasunarekin?

Egunero, egunero, gure zeruetan dabilen hegazkin flotak uzten ari zaizkigun arrasto kimikoak (chemtrails) izugarri areagotu dira. Atzokoan, zerua lerro parekidez estaltzen aritu dira, etengabean. Ez dakit, benetan zer gertatzen ari den, informazio kontrajarri asko baitago, ni ezaugarri zehatz batzuetaz ohartu naiz: 1) Fenomeno hau, orain 15 urte ez zegoen. 2) Fenomeno masiboa da (gau eta egun dabiltza). 3) Fenomeno sistematikoa da. 4) Eta egunetik egunera areagotuz doan fenomenoa da. 5) Hegaldi eta ibilbide bitxiak dituzten hegazkin zehatz batzuek sortzen dute fenomeno hau, nahiko garaiera baxuan gainera.

Info gehiago gaiari buruz wikipedian

Comments are closed.