Trafikoa kudeatzeko kamarak jartzen ari da Errenteriako Udala

Wireless bidez seinalea Udaltzaingoen egoitzan jasoko dute

Apirilaren 7az geroztik Errenteriako Udala CCTV sistemak jartzen ari da herrian zehar trafiko jarioa hobetzeko. Horren bidez, bai instalazio guneak eta baita ondoko bideak ere kontrolatuko dituzte. Domo motako lau kamara mugikorrez osatuta egongo da CCTV sistema hori. Horiek trafikoa gehien pilatzen den guneetan jarriko dituzte.

Bestalde, kamara gehiago ere jartzen ari dira oinezkoentzako guneetan edota gune mistoetan (oinezkoak eta autoak). Horiek bi guneetako sarbideak erregulatzen dituzten kontrol sistemen gehigarri gisa erabiliko dituzte. Horrekin, erabilpen okerrak, eraispenak eta erregulatzeko sistemen manipulazioa ekidin nahi dituzte.

Kamarak Errenteriako Udaltzaingoaren sailetik kontrolatuko dituzte, Wireless bidezko komunikazioaren bidez.

Espainiako Gobernuaren Herri Inbertsioetako planaren bidez finantzatuko dute sistema, eta 185.000 euroko kostua izango du.

Albistea Oarsoaldeko Hitzatik jaso dugu

( La foto y la misma noticia en castellano en el DVasco: Instalado un sistema de videovigilancia para controlar el tr?fico )

Pentsatzen baduzu dirutza hori trafikoa kontrolatzeko gastatu dutela, segi lasai bizitzen. Baina, susmoren bat piztu bazaizu eta kamara horiek zertarako diren jakin nahiko bazenu, irakurri ondorengo 2 lotura hauek:

Si piensas que se han gastado todo ese dinero para controlar el tr?fico, pues sigue viviendo tranquilx. Pero, si la noticia te parece sospechosa y quieres saber para que se utilizan ese tipo de c?maras puedes leer los 2 siguientes enlaces:

Circuito Cerrado de Televisi?n, en wikipedia

Guia para inutilizar c?maras de? videovigilancia, en insumissia


Comments are closed.

Previous Post
«